

María dM Vivanco doktorea, Biologia Molekularraren eta Ama Zelulen Unitateko taldeburua da CIC bioGUNEn. Berriki, Espainiako Senologia eta Bularreko Patologia Fundazioak emandako Ikerketa Beka bat jaso du, ‘Ama zelulak eta bularreko minbiziaren aurkako terapiari dioten erresistentzia’ lanaren sari bezala.
Carlos Vázquez doktoreak, Fundazioko presidenteak hain zuzen ere, aurkeztu zuen Saria Espainiako Senologia eta Bularreko Patologia Sozietateak antolatutako 27. kongresuan. Ekitaldi hau Gijónen ospatu da urriaren 15 eta 17 bitartean.
Lehen aldiz, Espainiako Senologia eta Bularreko Patologia Fundazioak 2008an bi beka eskaini dizkio Estatuan garatutako ikerketa proiektu banari, eta hauetako bat, María dM Vivanco doktorearen ikerketarentzako izan da.
Beka honek Bizkaiko Teknologi Parkean dagoen CIC bioGUNEk (Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak) garatutako ikerketa-lana saritzen du.