SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNEko ikertzaileek gibeleko minbizia ikertzeko beste bide bat aurkitu dute

Otsailak 6, 2009

organo humano

Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (CIC bioGUNE), Los Angelesko Keck Medikuntza Eskolako lankideekin elkarlanean, LKB1, AMPK eta eNOS geneekin lotutako bide biokimiko berria aurkitu dute. Gene horiek gibelaren hazkundea erregulatzen dute. Aurkikuntza Hepatology aldizkari entzutetsuaren otsaileko alean argitaratu zuten. Hari esker, gibelaren hazkundeari eta minbiziari buruzko jakintza sakontzeko bide berriak ireki ahal izango dira.

Ehunetan kalte larria izan ostean edota interbentzio kirurgiko baten ondoren gibelak berritzeko duen gaitasuna funtsezkoa da. Gibeleko gaixotasun larrien kasuan, ohiko neurri terapeutikoa gibela erauztea izaten da; horrenbestez, garrantzitsua da jakitea zer prozesu molekular dauden gibelaren prozesu erregeneratzailearen barruan, baita prozesu horiek erregulatzeko moduak aztertzea ere.

Ikerketa honetako buruek (José María Mato eta Mari Luz Martínez-Chantar, biak ere CIC bioGUNEkoak, eta Shelly Lu Keck, Medikuntza Eskolakoa) frogatu dute LKB1/AMPK/eNOS bide berri honen etengabeko aktibazioak gibelaren ezohiko erregenerazioa eragiten duela. Bide horrek hepatozitoen (gibeleko zelula nagusiak) hazkundea nola erregulatzen duen ikusteko, ikertzaileek LKB1, AMPK eta eNOS generik gabeko zelulak sortu zituzten.

Ikerketa AEBetako Osasun Institutu Nazionalek, I+G+Brako Plan Nazionalak, Sareko Biomedikuntza Ikerketarako Zentroaren Gibeleko eta Digestioko Gaixotasunaren Alorrak (CIBERehd) eta Eusko Jaurlaritzako Etortek ikerketa estrategikorako programak finantzatu dute.