SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC bioGUNE-ko Mikel Valle ikerlariak irabazi du EBSA 2009 Saria

Uztailak 1, 2009

Mikel Valle

Mikel Vallek, CIC bioGUNE-ko Biologia Estrukturalaren Unitateko ikerketa talde bateko arduradunak, irabazi berri du EBSA 2009 Saria. European Biophysical Societies Association elkarteak emandako sari honekin, Europan lan egin duten eta biofisikaren esparruan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten 40 urte baino gutxiagoko ikerlarien lana aitortzen da.

Valle doktorearen hautagaitza Espainiako Biofisika Sozietateak aurkeztu zuen, bertako bazkide baita. Hautagaitza hori aurkezteko arrazoietako bat izan zen euskal biologoak ekarpen garrantzitsua egin duela konplexu makromolekularren ikerketa estrukturaletan mikroskopia elektronikoko teknikak erabiliz eta, bereziki, egituraren tridimentsionalen bereizmena kriomikroskopia elektronikoaren eta irudiak prozesatzeko tekniken bitartez (3DCryo EM).

Valle doktoreak 2.000€ko sari ekonomikoa jasoko du eta horri esker, aukera izango du bere lanari buruzko hitzaldi bat emateko EBSAren hurrengo kongresuan. Kongresu hori Genoan egingo da, Italian, uztailaren 11 eta 15 bitartean.