


Biomaterialetan eta Biozientzietan Ikerketa Kooperatiboko Zentroak, CIC biomaGUNEk,225.000 euroko kontratua sinatu du Abottekin, produktu farmazeutikoak, nutrizionalak, sanitarioak eta diagnosi produktuak dituen nazioarteko konpainia biomedikoa. Horiek dietak memorian eta zahartze prozesuan duen eragina ikertzeko erabiltzen dira Erresonantzia Magnetikoko Irudizko (MRI) eta Positroien Igorpen bidezko Tomografiaren bitartez (PET) animalietan (saguak eta arratoiak).
Abbott Nutrition dibisioak klinikoki frogatutako produktu nutrizionalak garatzen eta merkaturatzen ditu gaixotasun kritikoak edo nutrizio behar bereziak dituzten pertsonen beharrak asetzeko. Abbottek CIC biomaGUNEko Irudi Molekularreko Unitateak duen ezagutzari eta gaitasun teknologikoari probetxu atera nahi die eredu aurreklinikoen jokabidearen ikerketei ikerkuntza-teknika horiek eransteko.
Ikerketari esker, burmuinaren garapenean, memoria espazialean eta zenbait zahartze prozesuetan dietak duen eragina zehazki jakingo da. Gainera, etorkizunean, lortutako ezagutza produktu dietetiko berrien garapenean aplikatu ahal izango da.
CIC biomaGUNEko Irudi Molekularreko Unitateak PET eta MIR teknologiaren bidez, ikerketa anatomikoak eta funtzionalak burutuko ditu; hala, lortutako datuak jokabidearen ikerketetatik eratorritako datuekin erlazionatuko dira. Modu horretan, kontrastatuak eta fidagarriak diren emaitzak lortu nahi dira. Horiek dietak memoria espazialean eta episodikoan aurrera egiten lagunduko diote Abbott Nutritioni. Exekuzioan, zentroaren 3 ikerketa-taldek parte hartuko dute.
CIC biomaGUNEko Irudi Molekularreko Unitateak azken belaunaldiko teknologiak ditu, zeinak, eremu aurreklinikoan, irudi bidezko ikerkuntza biomedikoan erreferentziazko zentroa den Europa mailan. Azpiegitura iragan uztailaren 12an zabaldu zen eta Instalazio Zientifiko-Teknologiko Berezi (ICTS) izendatu du espainiar gobernuak.