SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC biomaGUNE Europako proiektu bat zuzentzen ari da oxido metalikoen nanopartikulen toxikotasuna aztertzeko

Irailak 30, 2009

Celulas
Sergio Moya doktorearen lantaldea

CIC biomaGUNE Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa Europako proiektu bat zuzentzen ari da: HINAMOX (Health Impact of Engineered Metal and Metal Oxide Nanoparticles: Response, Bioimaging and Distribution at Cellular and Body Level). 2009ko urrian abiaraziko da eta hiru urteko iraupena izango du. Proiektuaren xedea da oxido metalikoen (zink oxidoa, zerio oxidoa, titanio oxidoa edo burdin oxidoa, besteak beste) nanopartikulek osasunean izan dezaketen eragina aztertzea. Nanopartikulek aplikazio praktiko ugari dituzte eta produktu komertzial askotan daude, hala nola, eguzkitako kremetan edo ekipamendu elektronikoko aparatuetan.

HINAMOX proiektua CIC biomaGUNEko Bioazaleren Unitateko Sergio Moya ikertzaileak zuzentzen du eta Txina, Mexiko eta Europako zenbait herrialdetako erakunde akademiko eta ikerketa zentroek ere parte hartzen dute. Funtsezkoa da nanopartikulek eta nanomaterialek osasunean izan ditzaketen ondorioak aztertzea beren merkaturatzeari eta nanoteknologian oinarritutako etorkizuneko garapen industrial eta teknologikoei begira. Mexiko edo Txina bezalako herrialdeen partaidetzaren bidez, proiektuari dimentsio globalagoa eman nahi zaio, mesedegarri izan baitaiteke nanoteknologiaren Europako industriarentzat.

HINAMOX proiektuak zenbait ikerketa lan barne hartzen ditu, hala nola, nanopartikulen fabrikazioa, nanopartikulen markaketa trazatzaile fluoreszente eta erradiaktiboekin, karakterizazio fisikokimikoa, nanopartikulen kontzentrazio eta banaketaren organismo eta zelula mailako azterketak, erantzun immunearen eta nanopartikula horien eraginpean egon denaren analisia eta, azkenik, arriskuaren inguruko azken ebaluazioa.

HINAMOX proiektuak 2,3 milioi euroko finantzaketa du. Europako Batasuneko VII. Programa Markoko “Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumen Inpaktua” deialdian lortu du finantzaketa hori.