SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC biomaGUNEko ikertzaileek quantum dots-en oinarritutako diagnosirako metodo berri bat garatu dute

Ekainak 9, 2010

Cic Biomagune

Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroko Ikertzaileek, CIC biomaGUNE, diagnosiak egiteko metodo berri bat garatu dute, puntu kuantikoetan oinarritutakoa (quantum dots), hiesaren, C hepatitisaren eta beste gaixotasun infekziosoren analisi klinikoak egiteko erabili ahal izango direnak. Teknika berria, zeinarentzat dagoeneko patentea eskatu den, Chemistry- A European Journal aldizkariaren azalean atera da.

Puntu kuantikoak nanoegitura erdieroale bat da, argia dutenak eta oso uhin luzera zehatzarekin argia berriz ere igortzen duena. Kontraste handiko irudiak ematen dituzte, oso erabilgarriak diagnosiak egiteko.

CIC biomaGUNEko ikertzaileen taldeak, Valery Pavlov buruan, saiakuntza analitiko bat garatu du nagusiki bi entzimaren jarduera puntu kuantiko horiek sortuz hautemateko: batetik, azetilkolinesterasa, nerbio ehunetan eta globulu gorrietan dagoen giza-entzima; bestetik, fosfatasa alkalinoa, molekuletatik fosfatoak kentzeaz arduratzen den entzima.

Puntu kuantiko horiek ELISA analisietan zehar sortzeak, diagnosi klinikoan gehien erabiltzen den metodoa, hiesaren antigenoak eta antigorputzak, C hepatitisa eta beste hainbat gaixotasun infekzioso modu errazean hautematea ahalbidetzen du eta saiakuntza klinikoetan erabili ahal izateko atea irekitzen dio horrek.