SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC microGUNE izerdiaren bitartez kokaina kontsumitu den hautemateko partxearen garapenean dihardu lanean

Martxoak 26, 2010

chip

Mikroteknologietako ikerketako euskal zentroa, CIC microGUNE, gidari profesionalek kokaina kontsumitu duten hautemateko partxe bat garatzean dihardu lanean. Egun erabiltzen diren teknikek ez bezala, tresna honi esker, besoan jarri eta hark bildutako izerdiaren bitartez hauteman ahal izango da droga. Horrela, unean bertan jakingo da 24 ordu eta hamar egun bitarteko epean (larruazaleko zelulak berritzeko behar duten denbora)kokaina kontsumitu duen. Oso tresna baliagarria izango da autobusetako, garraioetako eta abarreko gidariak kontrolatzeko.

CIC microGUNEk garatzen ari duen partxeak lab-on-a-chip teknologia erabiltzen du, laborategiko elementu guztiak partxean dagoen 3 bider 20 milimetroko txip ñimiño batean biltzen dituena, Behin lagina aterata, irakurgailu txiki batean aztertuko da txipa eta informazioa denbora errealean bidaliko da telefono adimentsu batera, non bi minututan, emaitza bistaratuko den. Baiezkoa ematen badu, partxe berak du emaitza egiaztatzeko bigarren lagina ateratzeko gailua.

Sistema hau merkeagoa izango da eta egun dauden tekniken aldean hobekuntza nabariak ekarriko ditu, laginen bilketan eta ondorengo laborategiko analisian oinarritutakoak.

CIC microGUNEk Labonfoilen duen Microfluidikako Unitatearen bitar5tez zuzentzen duen Ikerlan-IK4 europar proiektuak hartzen dituen aplikazioetariko bat da hau. Kokaina hautemateko partxeaz gain, besta hainbat aplikazio ere garatuko dira proiektuan, horien artean, minbizia duten gaixoak monitorizatzeko gailuak, edo janarian dauden elementu patogenoak hautematekoak edo itsasoko algen analisi bidez ingurumenaren kutsadura aztertuko dutenak.

Labonfoil, CIC microGUNEko Jesús Ruano ikertzaileak koordinatutakoa, 15 erakundez dago osatuta (ikerketa-zentroak, enpresak, zentro teknologikoak, erakunde medikoak, etab.), Europako zortzi herrialdetatik etorritakoak. Horien artean daude Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoa eta Osasun Berrikuntzako eta Ikerketako Euskal Fundazioa (BIOEF). Proiektuak 7 milioi eurotik gorako aurrekontua du eta lab on a chip teknologiaren inguruko mundu osoko proiektu garrantzitsuenen artean dago. 2008an jarri zen martxan, 2011rako bukatzea espero da eta VII Esparru Programaren Europako finantzazioa du.