SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Euskal partzuergo batek artritisa eta psoriasia kontrolatzeko mikrosentsore bat garatu du

Ekainak 23, 2010

Euskal partzuergo batek artritisa eta psoriasia kontrolatzeko mikrosentsore bat garatu du

CIC microGUNEk, Instituto BioDonostiak eta Proteomika eta Abyntek enpresek,Grupo Progenika-koak, osatzen duten euskal partzuergoak hanturazko gaixotasun autoimmuneen zein kronikoen eboluzioa, horien artean artritis erreumatoidea, Crohn gaixotasuna, kolitis ultzerosoa edo psoriasia, monitorizatzea ahalbidetuko duen mikrogailu bat dihardu garatzen.

Hanturazko jarduera gaixoaren odolean zuzenean neurtu ahal izango litzateke hari esker eta, ondorioz, haren eragin sekundarioak minimizatu eta osasun gastua hobeto kontrolatuko lirateke.

Gaixotasun horien eboluzioa ikertzeko erabiliko den parametro klinikoetako bat odolean dagoen C proteina erreaktiboaren kontzentrazioa da eta, hala ere, hanturazko jardueran eragin handiena duen faktorerik garrantzitsuena TNF proteina alfa edo Tumore Nekrosi Faktorea da, askotan, gorputzak berak sortzen duena gaixotasunaren aurrean.

TNF-alfa ez da zehazten ospitaleetako ohiko prozeduretan, ez baitago eguneroko praktika klinikoan teknika bideragarririk horretarako. Horregatik, TNF-alfa ohiko praktika klinikoan zehaztea ahalbidetuko duen metodo berria bilatzea oso interesgarria da osasun eta ekonomia alderdiei dagokienez. Gailu horrek gaixoaren tratamendua pertsonalizatzeko beharrezkoa izango den informazioa eta datu objektiboak eskainiko dizkio sendagileari.

Ikertzaileek prototipo bat 2011rako edukiko dutela uste dute, urte bukaerarako benetako gaixoen laginekin probatu ahal izango dena. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko dituzte TNF-alfaren inguruko ikerketa-lanak.