SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIC biomaGUNEk eta CIC bioGUNEk akordioa sinatu dute Liverpooleko Unibertsitatearekin kolaboratzeko

Urtarrila 31, 2011

bioGUNE
S Hasnain, S Holloway
JM Mato eta M Martín Lomas

Biomaterialetan eta Biozientzietan Ikerketa Kooperatiboko Zentroek, CIC biomaGUNE eta CIC bioGUNE, akordio estrategikoa sinatu dute Liverpooleko Unibertsitatearekin (Erresuma Batua) kooperazio akademikoko, ikerketa eta pertsonalaren trukatze eremuetan. Honek euskal bi zentroen eta Erresuma Batukoaren arteko elkarlana indartuko du zientzia eta teknologia mailan.

Esparru akordioak honako arloak hartzen ditu: hainbat jarduera, ikertzaile eta irakasleak trukatzea, gradu-ondoko programak, mintegietan eta topaketa akademikoetan parte hartzea, argitalpenak trukatzea, ikerketa programetan elkarrekin parte hartzea eta batak bestearen instalazioak erabiltzea. Kolaborazioaren esparruan sortutako jabego intelektualaren babesa eta erabilera ere aztertzen ditu akordioak.

Jarduera nagusien artean dago doktorego programa, britainiar unibertsitateko zein bi zentroetako ikertzaileek elkarrekin irakatsiko dutena, zeinaren bitartez, CIC biomaGUNE eta CIC bioGUNEko instalazioak Liverpooleko Unibertsitatearen instalazioen luzapena bihurtuko diren; doktoregaiak, beraz, bi zentroetan arituko dira.

Bi CICetako zuzendari orokorrak, José M Matok, dioenez, "elkarlanerako akordio hau oso interesgarria da, nazioartean izen oso ona duen unibertsitate batekin elkarlaneko proiektuak sustatzea ahalbidetuko digulako, gure zentroentzat oso interesgarriak diren ikerketa-arloetan, egiturako biologia eta molekula eta zelula biologia erabiltzen duen interfazea, CIC bioGUNErentzat eta nanobioteknologia CIC biomaGUNErentzat, oso ongi kokatuta dagoen unibertsitatea baita”.

2011ko urtarrilaz geroztik dago indarrean akordioa eta 5 urte iraungo ditu. Bost urtero luzatzea badago.