SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CIDETEC-IK4, CSIC eta Berkeley Unibertsitateko ikerlariek nano-sentsore bat garatu dute gaixotasunak detektatzeko

Ekainak 29, 2009

voltimetro erabiltzen

CIDETEC IK4 euskal zentro teknologikoko ikerlariek, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentrokoekin (CSIC) eta Berkeley Unibertsitatekoekin (EEUU) batera, sentikortasun handiko sentsore elektrokimikoak garatu dituzte, eta horiei esker orain arte baino azkarrago detektatu daitezke DNAk izan ditzakeen mutazioak.

American Chemical Society Editorialeko NanoLetters aldizkari zientifikoa nazioarteko argitalpenik ezagunena da nanoteknologiaren esparruan, eta bertan eman dute ezagutzera nano-sentsore optiko eta elektrokimikoak fabrikatzeko lankidetza proiektu hau. Ikerketaren lorpenik handiena, NanoLetters aldizkariaren arreta erakarri duena alegia, proiektuaren berezitasun bat da: garatutako nano-sentsoreak nano-transistore bakar bat erabiltzen du eta honen kablea karbonozko nano-hodi bat da. Horri esker, DNA zundak detektatu daitezke, baina, gainera, ez dago zunda horiek aldatu beharrik sistemak hobeto detektatu ditzan.

Halaber, nabarmentzen du DNA detekzioa kontzeptu froga bezala bakarrik erabili dutela sentsoreen bideragarritasuna ikertzeko, eta datozen urteetan aukera eremu zabala irekitzen dela, non nanobiosentsoreak bestelako molekulak detektatzeko erabil baitaitezke eta baita ere gaixotasun genetikoak ikertzeko.

CIDETEC-IK4 enpresak eginiko ekarpena nano-hodiaren funtzionalizazioa izan da. Horretarako, DNAri itsasten zaion polimero bat garatu du eta proiekturako funtsezkoa izan da, polimero hori oinarrizko elementua baita nano-sentsorearen funtzionamendurako.