• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Inkoa eta Cidetec-IK4-k gailu berri bat garatu dute giza kontsumoko uretan pestizidak antzemateko

2009ko Urriak 20

Sensor desarrollado por Inkoa y Cidetec-IK4
Inkoa eta Cidetec-IK4 egindako sensorea

Inkoa Sistemas ingeniaritza eta aholkularitza-enpresa bat da, nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sektoreei konponbide integralak eskaintzen espezializatuta dagoena. Euskal enpresak kit bat garatu du uretan dauden pestizida hondakinak azkar antzemateko eta konposatu horiek giza osasunean duten eragina minimizatzen laguntzeko. Kit berri hori biosentsore entzimatiko bat da, eta Europako legeriak ezarritako hondakin fitosanitarioen gehienezko mugak betetzen direla bermatzeko garatu dute. Inkoa-k diseinatu du teknologia elektrokimikoetan espezializatuta dagoen Cidetec-IK4 euskal teknologi zentroaren lankidetzarekin.

Gailua Inkoa-ren I+G-ko NADEBIO proiektuaren emaitza da, zeina Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gaitek Programak kofinantzatu baitu. Proiektuaren helburua da kostu baxuko eta fidagarritasun handiko sistema bat garatzea pestizida neurotoxikoak azkar antzemateko. Sistema horren bidez, erantzuteko denbora azkartu daiteke produktu fitosanitarioen kutsadura antzematen denean nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sektoreetan.

Sektore horietan erabiltzen diren detekzio-teknika tradizionalekin alderatuta, biosentsore berri horrek hobekuntza garrantzitsuak ditu eta konposatu horietatik eratorritako osasun-arriskua txikiagoa da kontsumitzaileentzat. Abantailen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, pestizida neurotoxikoak azkar antzemateko gaitasun handia, kostu baxua eta aldakortasuna, izan ere, gailuak hainbat aplikazio baititu, hartara aplika daiteke giza kontsumoko uretan pestizidak antzemateko edo baita ere hondakinak isuri baino lehen egiten diren kontroletan, uren osasun eta ingurumen segurtasuna bermatzeko.

Kit entzimatikoa funtsezkoa da Inkoa Sistemas-en ikerketa lerroan, kutsatzaile eta patogenoak antzemateko metodo analitiko berriak garatzeko. Lortutako emaitzei esker, enpresak sentsoreen produktu lerro berri bat aterako du. Nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sektoreentzako sentsore horiek kostu baxuko material berritzaileekin egingo dira.