SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

BioDonostiak eta CIDETEK-IK4ek ikerketa biomedikoak burutzeko hitzarmena sinatu dute

Martxoak 22, 2010

cidetec

BioDonostia Osasun Ikerketako Institutuak eta CIDETEC-IK4 Zentro Teknologikoak martxoaren hasieran sinatu duten hitzarmenean adostutakoaren arabera, bi erakunde horiek ikertzaileak, ekipoak eta instalazioak partekatu ahal izango dituzte ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko biomedikuntzaren eremuan.

I+G+g zentro horien arteko elkarlanaren muina bi erakundeetakoak izango diren ikertzaileen ikerketa-lanen ildoak elkarrekin garatzea izango da, ospitaleko ingurunean edo espazio birtualen bitartez. Gainera, elkarlan horrek ikerketa azpiegiturak edo plataforma teknologikoak partekatzea ahalbidetuko du.

Epe laburrean, honako ildoetan oinarrituko da ikerketa: hainbat motatako protesientzako azaleko tratamendu berriak lortzean eta daudenak hobetzean, ehun organikoak birsortzean, eta gaixotasun gastrikoak hobetzeko edo digestio aparatuarekin lotuta dauden gaixotasunak sendatzeko edo hobetzeko pH gastrikoaren sentsoreetan oinarrituko da ikerketa.

BioDonostia Institutuko Zuzendari Zientifikoa den Julio Arrizabalagak eta CIDETEC-IK4ko Zuzendari Orokorra den Javier Rodriguezek sinatu zuten akordioa eta azken urteotan bi zentroek egindako elkarlanaren ondorioa da. Julio Arrizabalagaren hitzetan, “akordioak agenteen arteko elkarlana sendotzen du naziotik haratagoko ikerketaren aplikazio-epeak laburtzeko, gaixoaren alde lan egiteko eta aberastasuna lortzeko xedeekin", BioDonostiaren helburu nagusietariko batekin bat egiten duena.

BioDonostia Osasun Ikerketa Institutua 2008ko abenduan sortu zen Osakidetzaren Zuzendaritza Orokorraren eta Osasun Berrikuntzarako eta Ikerketarako Euskal Fundazioaren (BIOEF) artean, ikerketa biomedikoa sustatzeko helburuarekin. Donostiako Beguiristain Dr. Kalean dago eta bere muin nagusia Donostia Ospitalea da.

Bestetik, CIDETEK-IK4 Donostiako Parke Teknologikoan dago eta haren jarduera nagusia teknologia elektrokimikoei aplikatutako ikerketa eremuan burutzen du. Baita elkarlan horretan oinarritutako gaien inguruan ere, eta eskarmentu handia du medikuntzan eta ospitaletan erabiltzen diren biomaterialen eta biosentsoreen diseinuan, sintesian, karakterizazioan eta aplikazioan.