• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

EHUk Espainiako Biokimika eta Biologia Molekularreko Sozietatearen XXXI. Biltzarra ostatatu du

Irailaren 10 eta 13 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Bizkaiko Campusak (Leioa) Biokimika eta Biologia Molekularreko Sozietatearen (SEBBM) XXXI. Biltzarra ostatatu du. Itzal handiko topaketa honek Bizkaian bildu ditu nazioko eta nazioarteko mila aditu inguru, lau egunetan zehar, biokimikaren eta biologia molekularraren arloetan izandako azken aurrerapenak aztertzeko.

Besteak beste, landu dituzten gaietako batzuk hauek izan dira: molekulen egonkortasuna eta funtzioa; molekulen diagnosia; medikuntza pertsonalizatua; eta baita ere biokimika eta biologia molekularraren arloko aurrerapen teknologikoak eta bizi-kalitatea hobetzeko izan ditzaketen abantailak.

Biltzar honetako programa zientifikoa ikastaro, jardunaldi satelite, hitzaldi, sinposio eta talde bilera desberdinetan banatu da. Ekitaldi hau antolatzeko EHUko Leioako campusa aukeratu izanak erakusten du Euskal Herriko biozientzien sektoreko jarduera hazten ari dela.

Biokimika eta Biologia Molekularreko Sozietatearen (SEBBMM) XXXI. Biltzarraren antolakuntza batzordeko buruak honako hauek dira: Félix M. Goñi, EHU-CSICeko Biofisika Unitate Mistoko zuzendaria eta José M. Mato, CIC BioGUNEko eta CIC biomaGUNEko zuzendari nagusia.