SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Gurutzetako Ospitalea, Gaiker eta Ikerlan elkarlanean ari dira koloneko minbizia duten pazienteen jarraipena ahal izango duena

Urtarrilak 30, 2009

organo humano

Gurutzetako Ospitalea LABONFOIL (Laboratory Skin Patches and SmartCards based on foils and compatible with a Smartphone) proiektuko bazkideetako bat da
Gaiker eta Ikerlan teknologi zentroekin batera, eta azken honen koordinaziopean arituko dira.

Ikerketa horren bidez utilitate desberdinak integratuko dira tresna bakar batean, eta tresna hori esparru oso desberdinetan aplika daiteke: elikaduragatiko infekzioak antzemateko, koloneko minbizia duten pazienteen jarraipena egiteko, kokaina detektatzeko edo klima aldaketa aztertzeko, besteak beste. Proiektuaren azken helburua da kostu txikiko tresna bat lortzea, diagnostiko azkarra eta fidagarria ahalbidetuko duena egoera desberdinetan.

Gurutzetako Ospitaleko Onkologia Zerbitzuak koloneko minbiziarekin lotutako ikerketa lerroan parte hartzen du. Ikerketa lerro hori garatuz gero, diagnostikorako tresna eramangarri bat lor liteke medikuaren kontsultan erabiltzeko, eta horrela, praktika inbasiboak mugatuko lirateke minbizi mota hori pairatzen duten pazienteen tratamenduaren jarraipenean.

Ikerlan teknologi zentroa diagnostiko azkarrari buruzko Optolabcard ikerketa partzuergoa koordinatzeaz arduratzen da, non
Gaiker eta BIOEF-ek ere parte hartzen baitute Europako beste erakunde eta zentro batzuekin batera.¿?