SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Euskal ikertzaile batek adimen atzeratasunean inplikatutako hiru gene berriren aurkikuntzan parte hartu du

Maiatzak 4, 2009

un niño jugando

Ikertzaile talde batek adimen atzeratasunean inplikatutako eta X kromosomari loturiko hiru gene berri aurkitu ditu. Talde horretan, Bizkaiko Gurutzetako Ospitaleko Isabel Tejada doktorea dago. Nature Genetics aldizkari zientifikoan argitaratu den lan honek herentziazko gaixotasun horren arrazoietan sakontzen du. Lan horretatik ondorio garrantzitsuak atera dira, adibidez, adimen atzeratasunaren kasuen %30 eta %50 bitartean genetika jatorrizkoak izan daitezkeela.

Isabel Tejada Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleko (Bizkaia) Biokimika Zerbitzuko Genetika Molekularreko laborategiko arduraduna da eta baita ere GIRMOGEN (Grupo de Investigación de Retraso Mental de Origen Genético) Taldeko presidentea. Berekin batera, Valentziako La Fe Ospitale Unibertsitarioko Genetika unitateko ikertzaile den Francisco Martínez Castellanok parte hartu du.

Ikerketa hau gauzatzeko, gaixotasun hori kutsatu duten edo kutsatzen ari diren munduko hainbat tokitako mila familia baino gehiagoren DNA laginak aztertu dira. Lan horri esker, zientzialari taldeak adimen atzeratasunean inplikatutako bederatzi gene berri aurkitu ditu, eta horietatik hiru ikerketa honi esker deskribatuak izan dira lehen aldiz.

Lanaren emaitzen artean, garrantzitsua den beste zerbait ere ezagutu da: adimen-atzeratasuneko kasu asko X kromosomari lotuta daudela. Ikertzaile taldearen arabera, horren arrazoia zera da herentzia mota hori oharkabean gertatzen dela amatik alabara, baina ez amatik semera.

Azterketa hori lankidetza lana izan da eta Cambridge-ko Wellcome Trust Sanger Institute-k (Erresuma Batua) zuzendu du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Osasun Ikerketako Euskal Fundazioak eta Carlos III.a Osasun Institutuak eman dituzte azterketa horretarako funtsak.