SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Biobide eta AZTI–Tecnalia DareNET Sarearen barruan, zebra-arrainaren ereduaren aplikazioa sustatzeko

Urtarrilak 29, 2009

un pez

Bi euskal erakunde, Biobide bioenpresa eta AZTI-Tecnalia teknologi zentroa, zebra-arrainaren (Danio rerio) ereduaren aplikazioa sustatzeko Espainiako Plataforma Teknologikoaren Kudeaketa Kontseiluko (DareNet sarea) kide dira.

Sarea azaroaren 25ean abiarazi zen ofizialki, eta bere helburu nagusia da oinarrizko eta aplikatutako ikerketa sustatzea zebra-arrainaren ereduaren jakintza-eremu guztietan. Sare horrek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza jaso du, Sareen Programa Nazionalaren bidez.

Ondoko hauek osatutako Kudeaketa Kontseiluak koordinatzen du Plataforma: AZTI-Tecnalia Teknologi Zentroak (sareko koordinatzailea), Garapenaren Biologiaren Andaluziako Zentroak (CABD-CSIC), Bartzelonako Ikerketa Biomedikoaren Parkeak (PRBB) eta ZF Biolabs eta BIOBIDE enpresek (Donostian kokatua).

DareNET Sarearen lehentasunezko xedeetako bat da zebra-arrainaren eredua erabili ohi duten ikerketa erakunde eta talde guztiak kide gisa gehitzea, sarea guztientzako bilgune bihurtzeko eta Estatuan zein inguruko beste herrialde batzuetan sustatu eta zabaltzeko.

Zebra-arraina biologi eredu bikaina da hainbat eremu zientifiko eta teknikotan aplikatzeko, esaterako, biomedikuntzan, ingurumenean, akuikulturan eta elikaduran. Bizkor zabaltzen ari da zebra-arrainaren erabilera zientzia eta enpresa eremuan, goi-mailako ornodunekin eta gizakiekin duen antzekotasun genetiko handiagatik, erabiltzeko eta ekoizteko duen erraztasunagatik eta genomika eta proteomika teknologia berriak aplikatzeko eskaintzen dituen aukera handiengatik.

Plataformaren inguruan informazio gehiago lortzeko, sartu www.daniorerio.net web orrian.