

DRO Biosystems euskal enpresak produktu berri bat atera du, 3D cell view ™ system deritzona, hiru dimentsioko zelula-kultiboetan analisiak egiteko sistema, hain zuzen ere. Sistema horren bidez, erraz hauteman daitezke in vitro sortutako tumoreak, zelulen arteko elkarrekintzak eta gertatzeko hiru dimentsiotako egiturak osatzea beharrezkoa dutenak beste hainbat fenomeno (angiogenesia esaterako)
Hainbat aplikazio ditu produktuak: ehunen ingeniaritza, sendagai berrien toxikotasunaren azterketak, jarduera kartzinogenikoaren behaketa zuzena edo proteinen adierazpena, besteak beste.
3D cell view ™ system laborategiko ohiko ekipamenduarekin bateragarriak diren erabilera bakarreko gailu gisa salduko da. Enpresa berak sortutako eta 45 herrialdetan baino gehiagotan patenteak babestutako teknologian dago oinarrituta produktu berria.
DRO Biosystemsek substantzia bioterapeutikoak ekoizteko teknologia, gero ekoizpen prozesuak garatzeko erabiltzen dituenak, eta substantzia horiek ekoizteko eta garbitzeko gailuak garatzen ditu . Konpainia bioteknologikoen, laborategi biofarmazeutikoen eta unibertsitateetako ikerketa-taldeen eskaintzari erantzuten die, ekoizpen prozesuen fabrikazio eta garapen kontratuaren bitartez eta ekoizpen prozesuak transferituz.
Duela gutxi, Ayslab Txileko konpainiarekin hitzarmen bat sinatu du biosendagaien ekoizpen prozesuen garapen-zerbitzuak herrialde latinoamerikarrean saltzeko. Baita animalien txertoekin lotutako hainbat proiektutan doa aurrera, herrialde hartan oso garatuta dagoen merkatua baita. Laster espero da horien arteko lehen kontratuak sinatzea.