SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

DRO Biosystems enpresak bere produktu teknologikoak nazioartekotu ditu AEBtan merkaturatuz

Urtarrilak 3, 2011

argazki


DRO Biosystems euskal enpresak AEBtan merkaturatutako 3D cell view ™ system produktu berriarekin, bere produktuen nazioartekotzeari ekin dio. Produktu hori orain dela bi hilabete merkaturatu zen.

Nazioartekotzearen lehenengo fase horretan, DRO Biosystems-ek nazioarte mailako banatzaile sare baten laguntza izan du, eta dagoeneko AEBn, Europan eta Hegoamerikan banatzeko hitzarmenak lortu ditu.

DRO-ko lehenengo bezero iparamerikarra Johns Hopkins University izan da. Hori AEBko ikerkuntzan jarduten den lehenengo unibertsitatea da, eta produktua erabiliko du kontrol-metodoak automatizatzeko hiru dimentsioko zelula-kultiboen irudien analisiaren bidez.

3D cell view™ system produktuaren bidez, erraz hauteman daitezke in vitro sortutako tumoreak, zelulen arteko elkarrekintzak eta beste fenomeno batzuk, gertatzeko hiru dimentsiotako egiturak osatzea beharrezkoa dutenak beste hainbat fenomeno (angiogenesia esaterako). Hainbat aplikazio ditu produktuak: ehunen ingeniaritza, sendagai berrien toxikotasunaren azterketak, jarduera kartzinogenikoaren behaketa zuzena edo proteinen adierazpena, besteak beste.

DRO Biosystems enpresak garatutako produktu teknologikoen nazioartekotze patente baten batez babestutako berezko teknologian oinarrituta, bere negozio eredua sendotzeko pauso bat da. Eredu horrek ezagutza sortzen du eta berezko garapen-teknologia erabiltzen duten produktuak merkaturatzen ditu. Halaber, bere produktu-zerrendak irtenbide eta aplikazio berriak ematen ditu biosendagaien garapenaren merkatu-nitxorako.