• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

DRO Biosystems-ek zelula hazkundearen ingurune naturala birsortzeko gai den sistema bat garatu du

Celula

Dro Biosystems euskal bioenpresak metodo berri bat lortu du zelula atxikien hiru dimentsioko hazkuntzarako. Metodo horri esker, laborategian sortu ahal izango dute animalia guztien ehun gehienetan dauden zelulen hazkunde ingurune naturala.

Aurrerapen hau garrantzitsua dela esan genezake, izan ere, azken ikerketek erakusten dutenaren arabera komenigarria da zelulak hiru dimentsioko egitura estatikoetan haztea, eta gainera aukera hauxe da denetan fidagarriena pazienteek tratamendu jakin batzuei emango dieten erantzuna iragartzeko. Halaber, sistemarik egokiena da gero tratamendu terapeutiko bezala erabiliko diren zelulak sortzeko.
Tradizionalki, zelula mota hauen hazkuntza botilen barneko azaleran edo hazkuntza-xafletan egin izan da. Nolanahi ere, hazkuntza mota honek hainbat monokapa zelular sortzen ditu, ez direnak egokiegiak zelulen portaera ikertzeko. Alternatiba bezala, euskarri makroskopikoetako partikulekin egin dute proba, baina bertako hazkuntza baldintzek frikzio indarrak sortzen dituzte partikulen artean eta giro heterogeneoa zelulentzat.

DRO Biosystems enpresaren sistema, berriz, konpainiak berak garatutako SSB teknologian (Static Support Bed) oinarritzen da, zeinak beirazko azalera batekin estalitako hari mikroskopikoak erabiltzen baititu ugalketa zelularraren euskarri bezala. Teknika honi esker, mikrohariak distantzia berean eta elkarrekiko paralelo kokatzen dira, zelulen hazkuntza ingurune naturala imitatuz.

DRO Biosystems konpainiak garatutako sistema erabiliz, ikertzaileek eta industriak tresna indartsua izango dute eskura, bai botiken ikerketarako eta baita zelulak ekoizteko ere.