• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

DRO Biosystems-ek eta Biomedal-ek Cascade proteinen adierazpen sistema erabiltzeko hitzarmena berritu dute

DRO Biosystems-ek eta Biomedal-ek 2006an sinatutako hitzarmena berritu dute. Hitzarmenari esker, DRO-k Cascade proteinen adierazpen sistema erabiltzeko lizentzia eskuratu zuen. Hitzarmenaren luzapenari esker, DRO-k sistema hori erabili ahal izango du proteina errekonbinanteak ekoizteko prozesuetan, baita hirugarrengoei zerbitzua ematekoetan ere, hasiera batean adostutako hazkuntza kopuruak gaindi ditzakeelarik.

2001ean sortu zen DRO Biosystems eta, harrez geroztik, substantzia bioterapeutikoak ekoizteko bioteknologia garatzen du, ekoizpen prozesuen garapenerako eta substantzia hauek ekoiztu eta purifikatu ditzaketen gailuak sortzeko.

Modu honetan, konpainia bioteknologiko, laborategi farmazeutiko eta unibertsitateetako ikerkuntza taldeen eskaera asetzen du, sorta biomolekularren fabrikazio sorten kontratuaren bitartez, produkzio eta purifikazio gailuen bitartez eta produkzio prozesuen arazte, garapen eta transferentziaren bidez.