• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

DRO BIOSYSTEMS 3P Biopharmaceuticals-ekin lankidetzan ari da gaixotasun birikoen eta tumore gaixotasunen aurkako borrokan

DRO BIOSYSTEMS garapen biofarmazeutikoko enpresak eta 3P Biopharmaceuticals enkargupeko ekoizpen biofarmazeutikoko Espainiako planta handienak hitzarmen bat sinatu dute EDA molekula sortzeko. Molekula honen bidez gaixotasun birikoen eta tumore gaixotasunen kontrako txertoak indartu nahi dira. Ikertzaileak proteina hau aplikatzen ari dira C hepatitisaren birusaren aurka (oraindik ez dago C hepatitisaren kontrako txertorik), gripearen birusaren aurka eta cervix-eko (umetokiko lepoa) minbiziaren aurka; eta etorkizunean interesgarria izan liteke proteina hau aplikatzea baita ere HIESAren aurkako txertoa bilatzeko estrategian.

EDA molekula (fibronektinaren Extra Domain “A” ) txertoen eragina areagotzen duen laguntzaile inmunologikoa da, eta garapen aukera handiak ditu etorkizunean. Proiektu honetan aurreikusi den kontratazio kopurua milioi bat eurotik gorakoa da.

Donostian kokatuta dagoen DRO enpresak 3P enpresa nafarrarekin kolaboratzen du botika honen ekoizpenean eta EDA molekularen 30 mg emango dizkio Digna Biotech-ek bere ikerketarekin jarrai dezan. Hitzarmen honen helburua da Digna jatorri biologikoko botiken garapenerako Espainiako enpresa farmazeutiko garrantzitsuenaren eskaerari erantzutea. Digna-k molekula honen lizentziak emango dizkie laborategi farmazeutikoei, laborategi hauek medikamentu bilakatu eta merkaturatu dezaten.