


DRO Biosystems enpresak akordioa sinatu du Txileko Ayslab enpresarekin biofarmakoen ekoizpen produktuen garapen-zerbitzuak latinoamerikako herrialdean banatzeko. Horrela, DRO BioSystemsek Txileko bioteknologia gaitasunak indartzen lagunduko du. Guztira, 10 eta 20 enpresa bitartean jasoko dituzte akordioaren onurak, milioi bat euro inguruko urteko negozio bolumena duten hainbat tamainako proiektuak garatuko dituztenak.
2009an hasi ziren bi enpresek elkarlanean, Txileko azterketa misio bat euskal eta espainiar sektorea ezagutzera gerturatu zenean eta DRO Biosystems Txileko sektore bioteknologikoaren garapenean laguntzeko hautagai egoki gisa identifikatu zuenean.
Substantzia bioterapeutikoak ekoizteko teknologia, gero ekoizpen prozesuak garatzeko erabiltzen dituenak, eta substantzia horiek ekoizteko eta garbitzeko gailuak garatzen ditu DRO Biosystemsek. Konpainia bioteknologikoen, laborategi biofarmazeutikoen eta unibertsitateetako ikerketa-taldeen eskaintzari erantzuten die, ondorioz, ekoizpen prozesuen fabrikazio eta garapen kontratuaren bitartez eta ekoizpen prozesuak transferituz.
DROren zuzendaria den Marcos Simonek dio akordioaren helburua hauxe dela: “Txileko konpainiek biofarmakoen garapenari eta ekoizpen prozesuen industria eskalatuari dagokien Txileko sektorearen eskaerari erantzun ahal izateko gaitasun teknologikoa lortzea”.
Elkarlanerako akordioan aurreikusitako ekintzen ildotik, laster, DRO Biosystems herrialde latinoamerikarrean prozesuak garatzeko zentro bat martxan jartzeko taldearen partaide izango da. Bestetik, albaitari-txertoekin erlazionaturiko hainbat proiektutan aurrera doaz, Hegoamerikako herrialde hartan oso garatuta dagoen merkatua, eta lehenengo kontratuak laster sinatzea espero dute.