

Bizkaiko Parke Teknologikoan dagoen Dynakin enpresa biofarmazeutikoak bere instalazioak areagotu ditu. Horretarako, laborategiaren tamaina bikoiztu eta administrazio, merkataritza eta hezkuntza arloak berritu ditu, hurrengo urteetan hedatzeko prest egoteko.
Urtarrilaren hasieratik, “bulegoak areagotuz, laborategia, bereziki - dio Monica Rodriguezek, Dynakinen bazkide zuzendaria- aldez aurretik ari gara gure negozioa hedatzeko prest”. Zuzendariaren ustez, instalazio horien hobekuntzak “produktuen kalitatea bermatzearen aldeko gure apustua sendotuko du”.
Zentzu horretan, Dynakin, kontratupean ikerlan zientifikoak egiten eta sendagaien garapen-prozesuen optimizazioan lan egiten duena, aspalditik ditu Laborategiko Praktika Onen nazioarteko ziurtagiriak.
Gaur egun, 16 profesional ari dira lanean enpresan, ikerketa farmazeutikoko lanak egiteko atazak betetzeko goi mailako prestakuntza teknikoa dutenak, horien artean Estatu Batuetan, Frantzian edo Casablancan (Maroko) dauden hainbat ikertzaile. Dynakin-en egitasmo estrategikoak datozen hiru urteetan langileak bikoizteko alde egingo du.
Azken urteotan, bere zerbitzu-eskaintzeaz gain, Dynakinek Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako programa zabala jarri du martxan. Horretarako, milioi erdi euro baino gehiagoko aurrekontua eduki du eta haren lehenengo emaitzek konpainiaren lehenengo produktua eman dute, DynaPred deritzona, gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.