


Euskadiko Embryomics enpresaren ikerketa batek iCIRA saria (Berrikuntza, Kalitatea eta Irudia Laguntza Bidezko Ugalketan) lehen saria jaso du "Laguntza Bidezko Ugalketa Tratamenduko Berrikuntza" Perfil metabolómico en preembriones humanos como potencial marcador no invasivo de aneuploidias en el diagnóstico preimplantacional humano”, izeneko lanari eman diote saria, zeinaren lehen sinatzailea Francisco Dominguez doktorea baita, Embryomics enpresako zuzendari zientifikoa.
Ikerketan parte hartu dute, halaber, Inma Sánchez doktoreak IVI Barcelona zentroko ginekologoa eta Embryomics enpresako kolaboratzailea) eta Carlos Simón doktoreak (ildo zelularren bankuko zuzendaria Príncipe Felipe (CIPF) Ikerketa Zentroan, IVI Fundazioko zuzendaria eta Embryomics enpresako kontseilari delegatua).
iCIRA sarien bigarren edizioko sari-banaketa ekitaldia azaroaren 21ean ospatu zen Madrilen Merck Seronoren eskutik (Merck konpainiako bioteknologia saila) eta Ugalkortasunaren Espainiako Sozietatea (SEF) eta Ugalketaren Ikerketa Biologikorako Elkarteak (ASEBIR) babesturik. Epaimahaiko kide izan ziren Ugalkortasunaren Espainiako Sozietateko (SEF) presidentea, Bonaventura Coroleu doktorea eta Ugalketaren Ikerketa Biologikorako Elkarteko (ASEBIR) presidentea, Mark Grossmann i Camps doktorea.
Sari honek Embryomics enpresak eginiko lan aitzindaria aitortzen du, zeinak analisi teknika berriak (esaterako, masen espektrometria edo erresonantzia magnetiko nuklearra (RMN)) sartu baititu ugalketa arloko medikuntzan, zehazkiago esanda, giza pre-enbrioietan anomalia kromosomikoak analizatu eta diagnostikatzeko esparruan.
Berrikuntza hauei esker, enpresak sistema ez-erasokor berri bat sortu du, zeinaren bidez hobetu egiten baita egungo blastomeraren biopsian oinarritutako txertatze aurreko diagnostikoa (erasokorra). Embryomics-ek garatutako sistema diagnostikoari esker, edozein bikotek erabili ahal izango du tratamendua eta ez baldintza zehatzak betetzen dituztenek soilik (adinekoek, errepikapenezko abortuak jasan dituztenek, txertaketan akatsen bat izan dutenek, etab.) egungo tratamenduekin gertatzen den bezala.
Gainera, kromosomikoki arruntak diren enbrioiak aukeratuz (inolako intrusiorik gabe), hobekuntza nabarmena lortuko da tratamenduan dauden pazienteen txertaketa eta haurdunaldi tasetan.
2009ean fundatutako Embryomics bioteknologia enpresak Bizkaiko Teknologi Elkartegian dauka egoitza eta IVI, OWL Genomics eta Cross Road Biotech arrisku kapitaleko fundazioak partaidetuta dago. Konpainiaren helburu nagusia da teknika berritzailea eta ez-erasokorra garatzea pre-enbrioien bideragarritasuna zehazteko laguntza bidezko ugalketa tratamenduetan, horretarako metabolomikako azken teknologiak erabiltzen direlarik.