• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

IkerChem-ek Expoquimia I+G+B saria jaso du bioteknologia proiektuen sailean

Yosu Ion Vara, Aizpea Zubia eta Eider San Sebastián, IkerChem enpresa bioteknologikoko ikertzaileak dira, eta joan den urrian, Química-Expoquimia 2008 Nazioarteko Aretoak emandako I+G+B saria jaso zuten bioteknologiaren sailean.

‘Diseinu arrazionala eta aminoazido ez naturalen sintesia jarduera antimetastasiko eta antiproliferatiboarekin’; hauxe da euskal bioenpresako ikertzaileek aurkeztutako proiektuaren izenburua. Proiektu honen helburua da molekula berriak diseinatzea, gero tumoreak tratatzen dituzten agente terapeutiko bezala erabili ahal izateko. Zehazkiago, lan honek, aminoazido ez naturalak eskala txikian sintetizatzeko metodo bat aurkeztu du, hainbat minbizi motatan metastasia galarazteko gai diren molekulak sortuz.

Química-Expoquimia Nazioarteko Aretoaren 15. edizioa urriaren 20 eta 24 bitartean izan zen Bartzelonan. Ekitaldi honetan emandako I+G+B sari garrantzitsuak bi sailetan banatzen dira: kimika eta bioteknologia. Bi kasuetan, 5.000 euroko sari ekonomikoa daukate.
IkerChem enpresa bioteknologikoaren egoitza Donostian dago, eta onkologian aplikatuko diren farmako berriak bilatzeko ikerketan dihardu. Ikerchem 2005ean jaio zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) Gipuzkoako Campusean dagoen Kimika Fakultateko Kimika Organiko Sailaren spin-off bezala. Sortu eta hiru urtera, IkerChem dagoeneko enpresa indartsua da Euskadiko bioteknologiaren sektorean. Gainera, proiekzio itxaropentsua dauka nazio eta nazioartean, eta Expoquimia 2008 bezalako sari garrantzitsuak irabazita, proiekzio hori are gehiago sendotu da.