SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

FAES Farmak Bilastina Indonesian saltzeko akordioa sinatu du Kalbe Pharmarekin

Abenduak 1, 2011

FAES Farmak Bilastina Indonesian saltzeko akordioa sinatu du Kalbe Pharmarekin

Faes Farmak akordioa sinatu du Kalbe Pharmarekin Bilastina antihistaminikoa Indonesian saltzeko. 230 milioi biztanle ditu Indonesiak. Indonesiar merkatu farmazeutikoa Asian hedatzen ari den merkatuetariko bat da. Azken 4 urteotan % 12 eta % 15,5 bitartean hasi da. Kalbe Pharma Indonesiako laborategirik garrantzitsuena da, merkatuan % 13ko kuota du agindutako sendagaietan eta % 14 OTC produktuen merkatuan.

Horrela, Faes Farmak sendagaia saltzeko beste herrialdeetan baimena eman dien enpresa farmazeutikoei batu zaie: Pfizer (Mexiko eta Turkia); Glaxo (Espainia eta Polonia); Takeda-Nycomed (Brasil); Merck-Serono (India); Menarini (Europako 50 herrialde eta antzinako Sobietar Batasuneko herrialdeak); Vianex (bigarren lizentzia Grezian); Pierre Fabre (bigarrena Frantzian); Yuhan (Hego Korea) eta Hikma (Ekialde Ertaina eta Afrika iparraldea).

Horiei guztiei batuko zaie laster beste hainbat herrialde: Japonia, Txina eta Asiako Hego-ekialdea, non Faes Farmak akordio berriak lortzeko ari den lanean.

Enpresaren helburuak hauek dira: dibertsifikazioa lortzea, kanpoko merkatu berrietan hastea, lizentzia berriak lortzea, aurten merkaturatutako produktu berriak sendotzea (Bilastina, Acoxxel, Ristaben eta Ristfor eta Hirobriz) eta esku hartu gabeko prezioak dituzten produktuen alde egitea. Bide honetatik, irabazien egungo murrizketari buelta eman ahal izango zaio Osasun Ministerioaren ekarpenei esker, eta zehaztutako helburuak lortu ahal izango dira: 2013an 2010ean lortu zen irabazia (19,4 milioi euro) % 50 inguru areagotzea eta 2014 urtean bikoiztea.