• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Faes Farma enpresak aliantza estrategiko bat sinatu du Cinfa-rekin bere generikoak Portugalen merkaturatzeko

Abenduak 28, 2009

Edifcio de Faes Farma

Faes Farma enpresak eta Laboratorios Cinfa-k akordio bat sinatu dute, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera medikamentu generikoak merkaturatu eta banatzeko Portugalen. Akordioa sinatu ondoren, bi konpainiek adierazi zuten aliantza estrategikoaren xedea dela sinergiak batzea sektore horretan posizionamendua indartzeko.

Faes Farma enpresak ondo ezagutzen du Portugaleko farmazi merkatua eta ezarpen komertzial handia du bisitari medikoen arloan, bere Laboratorios Vitoria filialari esker. Bestalde, Laboratorios Cinfa Espainiako generikoen sektoreko liderra da eta filial bat dut Portugalen; filial hori hazkunde handienetakoa erregistratu duen Portugaleko laborategietako bat da.

Indarrak batu ondoren, Portugaleko generikoen merkatuko lehen laborategien artean kokatuko dira bi enpresak. Merkatu hori oso interesgarria da bai bere bolumenagatik (500 milioi euroko salmentak gainditzen ditu) eta baita ere bere hazkunde indizeagatik (Europako beste herrialde batzuenak baino handiagoa).