SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Faes Farmak hitzarmen bat sinatu du Espainiako Merck Sharp & Dohm-rekin antiinflamatorio bat merkaturatzeko

Urtarrilak 13, 2010

Faes Farma

Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak kontratu bat sinatu du MSD Españarekin. MSD España Merck & Co., Inc. multinazional estatubatuarraren filial bat da eta multinazional hori bigarren postuan dago munduko laborategien sailkapenean. Hitzarmen honen arabera, Faes Farmak etoricoxib antiinflamatorioa Espainian merkaturatzeko eskubideak bereganatu ditu. Faes Farmak lizentzia eskuratu badu ere medikamentu hori Espainian merkaturatzeko, MSDk etoricoxib merkaturatzen jarraituko du beste herrialde batzuetan Arcoxia markapean, orain arte egin duen bezala.

Etoricoxib medikamentu antiinflamatorio bat da eta gaixotasun hauen tratamendurako aholkatzen da: artrosia, artritis erreumatoidea eta hezuria artritis akutuaren hantura eta mina, eta baita ere espondiliti ankilosagarria. Ohiko AINESek edo antiinflamatorio ez esteroideoek baino digestio-jasangarritasun hobea du. Etoricoxib hainbat modutara aurki daiteke dosi ezberdinak daudelarik argibide bakoitzarentzat.

Hitzarmen garrantzitsu honekin Faes Farmak bere produktu-zorroa indartuko du traumatologia eta erreumatologiaren esparruan, eta orain dauzkanak (ibandronato, kaltzio, D bitamina, etc.) ere kontuan hartuta, Faes Farma enpresa lider bihurtu da osteoartritikaren esparruan, gaixoen bizi-kalitatea hobetu eta albo-ondorioak murrizten dituen alternatiba terapeutikoak eskaintzen dituelako.

MSD multinazionalak Faes Farma aukeratu du urte asko daramatzalako lanean Espainiako farmazeutikaren merkatuan.