• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Faes Farmak eta Pharmakinek Oncologican hartuko dute parte, minbiziaren aurkako sendagai berriak garatzeko aliantza

Otsailak 26, 2010

faesfarma

Faes Farma eta Pharmakine enpresek Oncologican hartzen dute parte, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren CENIT programaren esparruan sortutako interes ekonomikoko taldea. Euskal enpresa horiekin batera, GP Pharm, Pharmamar, Cellerix, Geadic Biotech, NeoCodex eta Genómica enpresek eta hogei bat ikerketa zein teknologi zentrok hartzen dute parte.

Datozen hiru urteetarako, kontsortzioak minbiziaren aurkako sendagai berriak garatzeko helburua du, eta arreta berezia emango diete bularreko zein pankreaseko minbiziei, eta jadanik existitzen diren sendagaiak hartzeko sistemak hobetzeari. Kideek minbiziaren ikerketa integrala eta bertikala egingo dute diagnositik hasi eta tratamendura arte. Dagnosia-pronostikoa binomioa eta tratamendu selektiboa edukiko dituzte ardatz nagusitzat.

17,44 milioi euroko aurrekontua du proiektuak, eta Ministerioaren eta elkartutako enpresen artean ordainduko dituzte. Halako ikerketekin, enpresek eraginkortasun handiagoa lortu nahi dute betiko tratamenduekin izaten ziren ondorio sekundarioak murrizteaz gain.

Euskadiko kideei dagokienez, hau da, Faes Farma enpresa eta Pharmakine enpresa bioteknologikoa, garapen terapeutiko eta diagnosi jarduerak sendotzen ditu kontsortzioak.

2009an laguntzak jaso dituen bioenpresen parte hartzea izan duten CENITen bi proiektuei gehitu zaie kontsortzio hau.