SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Faes Farmak 21 milioi euroko irabaziak lortu ditu eta 1,5 milioi eurotan areagotu du kapitala

Martxoak 31, 2010

Edificio de faes farma

Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak 2009an 21,2 milioi euroko irabaziak lortu zituen, aurreko urtean baino % 8,5 gehiago, animalien nutrizio eta osasun negozioa hobetu zuenaren ondorioz. Gainera, enpresak bere kapitala 1,5 milioi eurotan areagotu du, bakoitza 10 zentimorengatik atera dituen 15 milioi akzioren igorpenarekin.

2009an enpresaren salmentak 195,3 milioikoak izan ziren, % 0,6 gehiagokoak, animalien nutrizio eta osasun sailari esker, % 9,9an igo zena fakturazioan, 14,8 milioira arte, eta espezialitate farmazeutikoen eremuan gertatu zen irabazien % 0,2ko jaitsiera orekatu zuena.

Faes Farmak jakinarazi du 2010 urtean bere negozioaren bolumena eta irabaziak “bi digitu altutan” areagotuko direla aurreikuspenak betetzen badira, eta “hurrengo urteetako iragarpenak ere berdintsuak” direla.

Faes Farmaren itxaropen ona, besteak beste, sendagaiak 60 herrialdetan baino gehiagotan merkatura ateratzeko baimenak lortu izanean oinarritzen dira, Bilastinaren kasuan, esaterako. Bilastina konpainiak garatu duen produktua da, eta Arnas eremuaren buruan dago, Faes Farmaren ikerketa-eremu nagusienetariko bat. Bilastinaren ikerketa klinikoen bukaerak taldearen outlicensing-aren jarduera indartu du.

Nazioartean hedatzea da Faes Farmaren helburu nagusietariko bat. Epe laburrean, Turkia, Brasil eta Marokoko merkatuak dira aipagarrienak eta, epe luzeagoan, Errusia, Ukrainia, Turkia, Mexiko, Argelia eta Txinakoak.

Era berean, animalia osasunaren negozioa indartu nahi da hurrengo urteetan, eta kontrolatu gabeko prezioa duten eremuetan negozioa bilatu nahi da, azken hauek enpresaren fakturaziaren % 25 arte izan daitezen.