


Faes Farma enpresa farmazeutikoak egoitza nagusia Suitzan duen eta gastroenterologia arloko produktuak garatzen espezializatua dagoen SLA Pharma AG, konpainiarekin akordioa sinatu du Espainian, Portugalen eta Amerika latinoan metronidazol topiko produktua merkaturatzeko, suitzar konpainiarena, Crohn gaixotasunaren uzkialdeko patologia tratatzen duena.
Egun medikamentua III fasean dago eta, hura bukatutakoan, metronidazol topikoak ahoz hartzen den metronidazolaren dosi altuen bidezko tratamendua ordeztu ahal izango da eta, harekin batera, bere ondorio mingarriak, eta Crohn gaixotasunarekin lotuta dagoen uzkialdeko mina kentzen lagunduko du. Espainian 100.000 pertsona inguruk duten gaixotasun inflamatorio kronikoa da, horietatik % 33 20 urte baino gutxiagoko gaixoak.
Akordio horri esker, Faes Farmak Amerika latinoan, Mexikon eta Brasilen bereziki, duen presentzia areagotu ahal izango du, eta hango merkatuak Europakoak baino gehiago ari dira hazten. Metronidazol topikoa onartzeak beste aukera seguruagoa eta onura gehiago ekarriko dituena eskainiko die medikuei eta gaixoei, eta Faes Farmak digestio aparatuaren tratamendurako produktuen eskaintza sendotzea eragingo du.
Nazioartean hedatzea da Faes Farmaren helburu nagusietariko bat. Izan ere, sendagaiak merkaturatzeko lizentzia lortzeak, Bilastinarena esaterako, 60 herrialde baino gehiagotan bere lekua lortzea eragin dio. Bilastina konpainiak garatu duen produktua da eta Arnas aparatuko produktu nagusia da, Faes Farmaren ikerketa-eremu garrantzitsuenetako bat.