


Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak eta Menarini, 51 herrialdetan Bilastina sendagaia saltzeko eskubideak dituen konpainiak, akordioa sinatu dute Pierre Fabre frantziar multinazionalarekin Bilastinaren bigarren marka bat Frantzian eta Belgikan saltzeko. Menariniren eta Pierre Fabreren arteko elkarlanak euskal enpresak ikertu eta garatu duen rinitisaren eta urtikariaren aurkako molekula horretara gaixoak iristea erraztuko du.
2007an Faes Farmak eta Menarinik sinatu zuten akordioak comarketing aukera ere hartzen du zenbait lurraldetarako, beraz, Faes Farmak downpayments eta royalties jasoko ditu akordio horien ondorioz lortutakoarengatik.
Proiektuan liderrak diren laborategiak sartzeak, Pierre Fabre eta Menarini esaterako, Bilastinaren balioa nabarmentzen du, zeinak laster Europako ia herrialde guztietan erregistratzeko baimena lortuko duen.
Frantziako antihistaminikoen merkatua Europa osoko handiena da eta, belgikar merkatu farmazeutikoaren garrantziarekin batera, Menarini eta Pierre Fabre markekin merkaturatutako Bilastinari aukera handiak eskaintzen dizkio. Europar herrialdeentzat sinatutako Comarketingeko bigarren akordioa da hau, 2009an Greziarentzat Vianexekin sinatutakoaren ondoren, eta Europako beste hainbat herrialderekin ere negoziatzen ari dira zentzu berean.
Nazioartean hedatzea da Faes Farmaren funtsezko helburuetako bat. Izan ere, sendagaiak merkaturatzeko lizentziak lortzeak, Bilastina 60 herrialdetan baino gehiagotan Faes Farmaren ikerketa-eremu nagusienetariko bat den arnas-arloaren buruan jartzea eragin du.