• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Faes Farma enpresak Flufenoxinaren patentea berreskuratu du eta Bilastina nazioartean merkaturatzen jarraitzen du.

Abuztuak 18, 2009

Edificio

Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak eta Jazz Pharmaceuticals-ek Flufenoxinaren lizentzia hitzarmenari buru ematea erabaki dute; Flufenoxina antidepresiboaren lizentzia 2007an hitzartu zuten, baina orain, Faes Farma enpresak patentea berreskuratu du eta, beraz, molekularen proiektua gauzatu ahal izango du Alzeheimerraren tratamendu berrirako.

Faes Farma enpresak nerbio sisteman egindako ikerketa aurrerapenen arabera, Flufenoxinaren analogoek jarduera nabarmena aurkezten dute Alzheimerrerako in vitro testetan. Aurkikuntza berri honi esker eta hitzarmenari buru eman diotenez, Faes Farma enpresak molekularen jabetza intelektualaren eskubideak berreskuratu ditu eta, horrela, ikerketan aurrera egiten jarraitu ahal izango du patente mugarik gabe.

Flufenoxina peptido amiloidea askatzeko inhibitzaile bat da (Alzheimerraren faktore sortzailea), eta, gaur egungo konparadore esperimentalek baino jarduera nabarmen handiagoa du.
Bestalde, Faes Farma enpresa hedatzen ari da, zenbait lizentzia hitzarmen sinatu baititu Bilastina nazioartean merkaturatzeko. Bilastina antihistaminiko oso selektiboa da eta segurtasun profil bikaina du, errinitis alergikoa eta urtikaria kronikoa tratatzeko erabiltzen dena.

Euskal enpresa farmazeutikoak Bilastinaren lizentzia hitzarmen bat sinatu zuen uztailean Hikma Pharmaceuticals konpainiarekin, Bilastina Ekialde Ertainean eta Afrika Iparraldean zabaltzeko. Hitzarmen horren bidez, Faes Farma enpresak Bilastina 17 herrialdetan merkaturatzeko eskubideen lagapena hitzartu du Hikma-rekin. Horrela, Faes Farma enpresak Bilastina nazioartean merkaturatzerako lizentziak lagatzeko laugarren bazkide bihurtu du Hikma (Menarini, Yuhan eta Merck Serono konpainiekin batera).

Menarini italiarrak 51 herrialdetako merkatuetan jarriko du antihistaminiko hori (Europako Batasunean (EB) barne), Yuhan-ek Hego Korean merkaturatuko du eta Merck Serono-k Indian.