SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Bio Fundazioak O+Ehun ikerketarako Euskal Biobankua aurkeztu du

Martxoak 10, 2009

celulas

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko BIO Fundazioak (BIOEF) Bilbon aurkeztu zuen otsailaren 12an ikerketarako O+Ehun Euskal Biobankua, EAEko biozientziak garatzeko oinarrizko tresna. Euskal Biobankua ikerketaren kalitate etikoa, legala eta teknikoa lagin biologikoen bidez bermatzeko sortu da.

Biobankuak lagin biologikoak jaso, gorde eta lagatzeaz arduratzen dira, izan ere, behar bezala prozesatzen direnean laginak ezinbesteko bihurtzen dira jatorri konplexuko eta faktore anitzeko gaixotasun askoren jakintza zientifikoan aurrera egiteko. Lagin biologikoetatik lortzen dira tumore-zelulak, DNA eta baita ere garuneko eta beste organo batzuetako ehuna. Horiekin ikertzaileek biomarkatzaileak eta diana terapeutikoak garatzen dituzte, besteak beste.

Ikerketarako Euskal Biobankuak (O+Ehun) sare egitura du, eta egitura horretan parte hartzen dute EAEko sei ospitale publikok (Gurutzetako, Donostiako, Basurtuko, Galdakaoko, Txagorritxuko eta Santiago Apostol ospitaleak), Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak eta bi osasun zentro pribatuk: Donostiako Institutu Onkologikoak eta Gipuzkoako Poliklinikak. Biobankuaren nodo bakoitzean lagin biologikoak jaso, prozesatu eta gordetzen dira eta BIO Fundazioaren zuzendaritzapean dagoen informatika plataforma batek koordinatzen ditu. Bio Fundazioa nodo koordinatzaile gisa aritzen da eta laginak kudeatzen ditu, prozedurak eta kalitate irizpideak bateratzen ditu eta elkarlanean aritzen da Espainiako eta atzerriko beste zentro batzuekin.

Biobankuak hiru lege hauen arabera arautzen dira: 2007ko Biomedikuntzako Ikerketa Legea, Pazientearen Autonomia arautzeko Oinarrizko Legea eta Datuen Babeserako Lege Organikoa. Biobankuak oinarrizko tresna bihurtu dira biozientzien sektorean enpresak sustatzeko. Biobankuen garapena jakintzan oinarritzen da eta ikerketako emaitzak behar ditu produktu berritzaileak fabrikatzeko eta horrela merkatuetan lehiakortasuna lortzeko.