SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Genetadi Biotechek instalazio berriak ireki ditu eta diagnosien eta giza geneen analisiko negozioa hedatu du

Otsailak 11, 2010

genetadi
Genetadi Biotechko lan taldea

Genetadi Biotech euskal enpresak Bizkaiko Parke Teknologikoko 502 eraikinean dituen instalazio berriak inauguratu ditu. 400 metro karratutan izango da giza geneen analisia eta diagnosia egiteko abangoardiako teknologia. Bi milioi euroko inbertsioarekin eta 14 pertsonek osatutako taldearekin (% 80 emakumeak eta % 50 doktoreak), Genetadi giza genetikako erreferente bilakatu da Espainia mailan.

Genetadi Biotecheko I+G+b departamentuak bost zientzia arlo bateratzen ditu (genomikoa, transkriptomikoa, proteomikoa, metabolomikoa eta bioinformatikoa), zeinetan geneen analisirako eta medikuntza genomikorako azken teknologia aplikatzen diren.

Genetadi Biotechek eskaintzen dituen aurrerapen nabarmenen artean, giza diagnosi genetikoaren kalitatean aurrera pausoa dakartzaten bi produktu daude. Lehenak, Amniochip deritzona, jaio aurretik diagnosia egiteko metodoa eskaintzen du, aurreko diagnosi metodoen sentsibilitatea areagotzen duena eta jaio aurretiko anomaliak antzematen dituena, adimen-atzeratasun idiopatiko kasuetan gehienbat Amniochip delakoak 48 ordutan ematen ditu emaitzak eta aldi berean 8 lagin aztertu daitezkeela eta, merkeagoa da.

Bestetik, Neonatal-One dago, odol lehorrean egiten den jaio aurretiko bahetzeko saiakera. Orpoaren proba hedatu baten bitartez egiten da eta 56 gaixotasun hautemateko gai da. Egun Autonomia Erkidegoetako Osasun Zerbitzuetan erabiltzen dituzten metodoek, ordea, sei besterik ez dituzte hautematen. Jaio eta 48 ordutara egiten zaio proba jaioberriari eta emaitzak 24 ordutan lortzen dira.

Genetadi Biotecheko prozesu guztiek gai horretan adituak diren zortzi agintari garrantzitsuk osaturiko zientzia batzordeak ikuskatzen du eta Europako hainbat Zientzia Sozietateren bermea du.

2005ean sortu zen Genetadi eta giza geneen diagnosirako zerbitzu eta test berriak garatzen ditu. Ginekologian, pediatrian eta onkologian dago espezializatuta. Teknologia berritzaileen garapenak erreferentziako laborategi bihurtu du jaio aurretiko diagnosirako, ugalkortasun gabezia, endometrioko minbizia eta jaio aurretiko bahetzeko test berrietan.

Era berean, zitogenetikako eta genetika molekularreko, PCR kuantitatiboko, hibridazio genomiko konparatiboko mikroarrayeko (aCGH), geneen adierazpeneko (aGX) eta DNA ultrasekuentziazioko zerbitzuak eskaintzeagatik ere aski ezaguna da Genetadi.