SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak jarduera biomedikoaren kontrol etikoei buruzko txostena egin du

Urriak 5, 2009

Genome
CEAB txostenaren azala

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedra ikertzaileek "Jarduera biomedikoaren kontrol etikoa. Egoeraren analisia eta gomendioak” txostenaren garapen lana koordinatu dute. Roche Institutuak sustatu eta babestutako dokumentu hori da diziplina anitzeko ikertzaile talde batek bi urtean zehar egindako lanaren emaitza.

Jarduera medikoaren (asistentziala eta ikertzailea) balorazio etiko eta legalak egiteko eskumenak dauzkaten kide anitzeko organoen panorama definitzea da xede nagusia. Lan hori gauzatzeko funtzionamendu eskema eta eskumenen analisi zehatz bat egin da organo horien jarduerek sor ditzaketen gatazkak antzemateko.
Disfuntzio horiek aurkitu ondoren, txostenak zenbait irtenbide proposatzen ditu disfuntzioak zuzentzeko. Horrela, azkenean dokumentu bat sortu da, non jarduera biomedikoa kontrolatzeko eskumena duten (nazioan zein autonomi erkidegoan) erakundeen mapa deskribatzen baita.

Dokumentua, nagusiki, honako hauei zuzentzen zaie: osasun edo ikerketa zentroetako ikertzaile eta arduradunei, asistentzia klinikoko langileei, etika batzordeetako arduradunei, agente arautzaileei eta administrazio publikoei.

Txostena egin duten lan-taldearen koordinatzaileak honako hauek izan dira: Carlos María Romeo Casabona, Zuzenbide Penaleko katedraduna eta UPV-EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrako zuzendaria eta Pilar Nicolás Jiménez BBVA Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten duten katedra horretako ikertzailea.

"Jarduera biomedikoaren kontrol etikoa. Egoeraren analisia eta gomendioak” dokumentuaren aurkezpen jardunaldia urriaren 27an izango da Madrilen, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) areto nagusian.