

OWL Genomics euskal enpresaren Batzorde Orokorrak baimena eman du Iñigo Alvarez de Toledo Fundazio Renala (FRIAT) konpainiaren bazkide bilakatzeko. Horretarako,MD Renal euskal bioenpresarekin trukatu ditu akzioak. Bi enpresa horien arteko akzioen trukatzea aurrera pausoa izan da, OWL Genomics metabolomikan konpainia lider bihurtzen duelako.
OWL Genomicsek, egoitza Bizkaiko Parke Teknologikoan duena, medikuntza prebentiboaren eremuan burutzen ditu aplikazio aitzindariak, biomarkatzaileak bilatzean oinarritutakoak, teknologia aurreratuenak erabiliz. Diagnosi goiztiarreko eta gibeleko gaixotasunen eta gaixotasun metabolikoen pronostikoko sistemetan oinarritzen da haren jarduera.
Bestetik, MD Renalek, 2008an sortutako CIC biomaGUNEren spin off konpainia, metabolitoak identifikatzeko eta datu metabolomikoak aztertzeko tresnak garatzen ditu. Aski trebaturiko gazteen talde bat du lanean, zeinak bere lehen produktuaren beta bertsioa garatu duen, TotalMatch, aldez aurretik zehaztutako 100 metabolitora arte identifikatzen dituena eta haren azterketa-softwarea. Hauek dira MD Renalen bazkide sortzaileak: CIC biomaGUNEz gain, CIC bioGUNE, Fundación Clínic de Barcelona eta Fundación Renal Íñigo Alvarez de Toledo (FRIAT).
Eragiketa honen ondorioz, FRIAT OWL Genomicsen bazkide bilakatu da, kontseilarien kopurua areagotuko du, eta FRIATi postu bat emango dio. Giltzurrunen gaixotasuna garaiz hautemateko teknika berriak aplikatzeko helburua lortzeko talde sendoagoa osatuko du FRIATek horrela.
Era berean, OWL Genomics-ek, MD Renalen akzioen % 70 erostearekin, enpresaren kudeaketa betearazle osoa hartuko du bere gain Kontseilari Delegatuaren bitartez, Julián Sánchez Alegría, eta sinergia estrategikoak zein eragile eta ekonomikoak bateratuko dira.
Egun egoitza Donostian duen konpainiak haren kokapena aldatuko du eta otsailean Bizkaiko Parke Teknologikoko bioinkubagailura joango da. Horri esker, bi elkarteen arteko sinergia eragile argiak lortuko dituzte, horien artean, hiru garapen-ildok eta merkaturatze osagarriak osatutako plataforma metabolomikoaren garapena: diagnosi biomarkatzaileak, pronostikoa eta sendagaiei aurreko erantzuna; metabolitoak identifikatzeko tresnak; eta datu metabolomikoak aztertzeko softwarea.