SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Owl Genomicsek bere kapitala sendotu du eta “bio” sektoreko “cash out”-eko lehen eragiketetako bat bultzatu du

Ekainak 7, 2010

OWL Genomics
Owl Genomics enpresako taldea

OWL Genomicss euskal enpresaren akzioen artean inbertitzaile berriak sartzeak sektore bioteknologikoan egin diren lehenengo cash out-etariko bat eragin du. Inbertitzaile minoritario partikularren taldeak, guztira OWL Genomicsen kapital osoaren % 3,6 osatzen zutena, haien partizipazioak inbertitzaile berriei saldu dizkiete, zeinak beste milioi bat euro inbertitu dituzten akzio berrietan, konpainiaren post-moneyaren % 10eko parte hartzea lortu arte.

OWL Genomicsek aurrera pauso bat gehiago eman du kapitalaren egitura sendotuz estrategiaren sendotzean eta garatzean, inbertitzaile berriek epe luzerako inbertsio estrategiko gisa ikusten baitute OWLen sartzea. Cross Road Biotechek eta Jose María Mato Irakaslea, konpainiaren sortzaile zientifikoa eta CIC bioGUNE ren zuzendari orokorra, erreferentziako akziodun gisa jarraitzen dute. Gainerako akzioak hauen artean daude banatuta: Seed Capital Bizkaia, Toledoko Iñigo Alvarez Giltzurruneko Fundazioa (FRIAT) eta titulu pertsonaleko hainbat enpresari.

2004az geroztik OWL Genomicsen akzioak zituzten inbertitzaile minoritarioen taldeak akzioen salmenta horrekin % 14ko barne-errendimenduaren tasa (TIR) lortu dute, hau da, jatorrizko inbertsioa bikoiztu dute. Sektore bioteknologikoan inbertitzearen errentagarritasunaren adibide da.

Egoitza Bizkaiko Parke Teknologikoan duen OWL Genomics konpainiak medikuntza prebentiboaren arloan aplikazio berritzaileak garatzen ditu, teknologia aurreratuenekin biomarkatzaileak bilatzean oinarrituta. 2002an sortua, metabolomikan oinarrituta, gibeleko gaixotasunen hautemate goiztiarrerako eta pronostikoa egiteko sistemak garatzen ditu funtsean. Enpresa bioteknologikoa gaur egun tratatzeko aukera onik ez duten hainbat gaixotasunentzat diana terapeutikoak identifikatzean ere dihardu.