

OWL Genomics euskal enpresa gibeleko gaitzak diagnostikatzeko biomarkatzaileen garapenera aplikatutako metabolomikaren esparruan espezializatuta dago. Euskal enpresa gero eta gehiago hazten eta indartzen ari da, eta duela gutxi Bizkaiko Teknologi Parkean kokatu du bere egoitza. Parkeko 502 eraikinean kokatutako 500 metro karratuko eremu berri horretan, konpainiak I+G-ra eta ekoizpenera zuzendutako instalazio eta ekipamendu gehiago jarri ditu.
Zabalkuntzarako bide horretan, enpresak kontseilari delegatu berri bat kontratatu du, Julián Sánchez Alegría. Julián Sánchez Alegría Bizkaiko Teknologi Parkeko zuzendari nagusi ohia da, eta berrikuntzarekin eta garapen ekonomikoarekin loturiko zenbait erantzukizuneko postu bete ditu, hala nola Espainiako Zientzia eta Teknologi Parkeen Elkarteko (APTE) presidenteordea, EAEko Teknologi Parkeen Sareko presidente exekutiboa, eta Lurzoru Industrialaren Sustapen Sozietateko (SPRILUR) presidenteorde exekutiboa. Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) eta CIC bioGUNE eta CIC biomaGUNE Ikerketa Kooperatiboko zentroetako zuzendaritza batzordeetako kidea ere izan da.
OWL Genomics enpresak aplikazio aitzindariak garatzen ditu Medikuntza Pertsonalizatuaren alorrean. Aplikazio horiek biomarkatzaileen bilaketan oinarritzen dira, non teknologia aurreratuenak erabiltzen baititu. Zehazki esateko, diagnostiko goiztiarreko sistemak garatzen ditu eta gibeleko gaitzak eta gaitz metabolikoak iragartzen ditu.
OWL Genomics bere lehen produktu komertziala merkaturatzen hasi da: esteatosia (gibel gantzatsuaren gaitza) eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa (owl liver deiturikoa) diagnostikatzeko sistema. Gaixotasun horientzako odoleko lehen diagnostiko ez inbaditzailea da, eta kontuan hartu behar dugu gaixotasun horiek gero eta ugariagoak direla obesitatearekin duten erlazioagatik. Enpresaren estrategia komertzialaren barruan, pipeline produktua datozen urteetan merkatura iritsiko diren produktu berrien owl liver baten abiapuntua izan daiteke.