• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

OWL Genomics enpresak instalakuntza berriak inauguratu ditu Bizkaiko Teknologi Elkartegian

Abenduak 7, 2009

OWL Genomics – ko taldea,
Rafael Bengoa Osasun sailburuarekin

EAEko OWL Genomics enpresa bioteknologikoak joan den abenduaren 2an inauguratu zuen bere egoitza berria Bizkaiko Teknologi Elkartegiko 502 eraikinean, urrats garrantzitsu bat emanaz bere zabalkuntza estrategian. Inaugurazio ekitaldian izan ziren Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburua, eta euskal administrazioko eta enpresa arloko beste hainbat ordezkari.

OWL Genomics 2002an sortutako konpainia bioteknologiko bat da, eta bere helburua da diagnosi-markatzaileak eta jomuga terapeutikoak identifikatzea prebalentzia handiko gaixotasun konplexuetan, arreta berezia jarriz gibelarekin lotutako gaixotasunen hasieran. Izan ere, erreferentziazko enpresa da esteatosiaren eta esteatohepatitis ez-alkoholikoaren diagnostikoan. Gaixotasun horiek obesitatearekin, diabetearekin, hipertentsioarekin eta triglizerido altuekin lotuta daude eta kasuen %20an gibeleko gaixotasun larriak eragin ditzakete. Julián Sánchez konpainiako kontseilari delegatuak gogorarazi zuenez, “kalkuluen arabera, esteatohepatitis ez-alkoholikoak herritarren %2-5i eragiten die”.

OWL Genomics enpresak duela gutxi merkaturatu du gaixotasun honentzako lehen in vitro diagnosi metodoa, metabolomikan oinarritutakoa. owl liver du izena eta gaixotasuna zein fasetan dagoen zehaztu dezake odol analisi batekin. Metodo eraginkor eta ez-erasokor horri esker, gaixoen aldian aldiko jarraipena egin liteke beste diagnosi-froga erasokor batzuen kostuak eta konplikazioak saihestuz, biopsia hepatikoarena adibidez. Gaur egun, prebalentzia handiko beste gaixotasun batzuentzako diagnosi-produktuak garatzen ari da.

OWL Genomics enpresak Bizkaiko Teknologi Elkartegian daukan egoitza berria egiteko, milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioa egin da; 600 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria dauka eta, besteak beste, aipatzekoa da azken belaunaldiko ekipoekin osaturiko aretoa eta laginak prestatzeko laborategi modernoa.

Enpresak duela gutxi sendotu du akziodunen kopurua eta kapitalaren egitura, izan ere, Iñigo Alvarez de Giltzurrun Fundazioa Fundazioa sartu baita enpresan eta Cross Road Biotech eta Seed Capital Bizkaia erreferentziazko akziodunek baliabideak injektatu baitituzte.

Gainera, OWL Genomics konpainia bera akzioduna da biozientzien esparruko euskal enpresa gehiagotan, zeintzuek metabolomikarekin lotutako garapen teknologikoak egiten baitituzte. Horrela bada, bazkide nagusia da MD Renal konpainian (metabolitoen identifikaziorako eta zenbaketarako tresnen garapena eta datu metabolomikoak aztertzeko software garapena) eta partaidetza dauka Embryomics enpresan (pre-enbrioien bideragarritasuna identifikatzen duena laguntza bidezko ugalketa tratamenduetan).