SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Guserbiotek Arabar Errioxako ardoentzat lehenengo bertako legamia garatu du

Ekainak 9, 2010

Guserbiot
Guserbiot enpresako arduradunak
eta Arabako agintariak


Guserbiot euskal enpresa bioteknologikoak Fundación Leiaren laguntzarekin eta Marqués de Riscal eta Baigorri bodegekin batera, Arabar Errioxako ardoentzat bertako lehenengo legamia garatu du. Legamiaren izena GBiot EL 011-S da. Dagoeneko patentatua dago eta 2010eko mahats-biltzerako hasi dira saltzen.

Mostoaren azukreak etanol bihurtzen dituen prozesu metabolikoaren arduraduna den Saccharomyces cerevisiae legamiak burutzen duen hartzidura alkoholikoak funtsezko betekizuna duen prozesu biokimiko konplexu baten emaitza da ardoa.

Duela 20 urte baino gehiagotik, jatorri-deiturako hainbat ardoren ekoizle ia guztiek erosten dituzte Frantziatik edo Australiatik ekarritako legamiak ardoa egiteko.

Saltzen diren legami horiek oso emaitza onak eman dituzte baina ardoen usain eta zaporeak estandarizatu dituzte nolabait. Horregatik, ardoa ekoizten duten munduko hainbat zonatako jatorri-deiturek besteetatik bereizi nahi dute, bertako legamiak garatuz ardo bereziak lortzeko asmoarekin.

A&B Laboratorios de Biotecnologíarekin batera ABG Biotech taldea osatzen duen Guserbioten azken 6 urteotako ikerketen emaitza da azken produktu hori. Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzak jaso ditu proiektuak.