SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

High Identity Buildings enpresak laborategi berriztatzaileak eta jasangarriak proiektatu ditu biozientzientzat

Abenduak 10, 2011

High Identity Buildings enpresak laborategi berriztatzaileak eta jasangarriak proiektatu ditu biozientzientzat

High Identity Buildings, HIB duela hiru urte sortu zen Ondarroan eta aholkularitza teknikoan, lab planning-ean, ingeniaritzan eta arkitekturan daude espezializatuak, eta laborategiak dituzten eraikinei garapen integralak eta pertsonalizatuak eskaintzen dizkie. Euskal BioEskualdeko bezeroen artean honako hauek daude: Genetadi, Innoprot, BTI, Idoki, Midatech, Bioftalmik, Laboratorios Miramón berriak edo Laboratorios de Salud Pública Vizcaínos, horiek guztiak Parke Teknologikoetan. Euskal Herritik kanpo, HIBek Valentziako La Fe ospitaleko eta Santanderreko Marqués de Valdecillako laborategi berrien lab planninga egin du, eta baita beren ikerkuntza eraikinena ere.

Enpresak eremuak barrutik kanpora proiektatzen ditu, hau da, laborategian dituzten beharrak definitzen dituzte eta gainerako eraikinak horri moldatzen. Adelmo Anteloren, HIBren zuzendari orokorraren esanetan, "Hala, ohiko planifikazioan egiten diren akatsak zuzentzen dira eta goi mailako optimizazioa duten laborategiak definitzen dira, beste inguru pizgarri, ongi planteatuta eta diseinatuarekin, pertsonen beharrei lehentasuna emanez".

Konpainiaren arduradunentzat laborategi bat "funtzionala, moldagarria, eskuragarria, emankorra, segurua eta ingurumena errespetatzen duena izan behar du; hau da, pertsonentzat pentsatuta egon behar da, bertan daudenak edo bertan egiten diren jarduerek pertsonengan izan dezaketen eragina kontuan hartuz".

Jasangarritasuna bere helburu nagusienetariko bat da laborategiak eraikitzean. Aurreko urtean, HIBk Fundación Maite (Ingurumena, Berrikuntza eta Teknologia) sortu zuen, zeinak erakunde publikoek zein pribatuek instalazio funtzionalen eta seguruen aldeko apustua egin dezaten helburu duen. Halaber, enpresak Laborategi Jasangarrien Espainiako Saria sortu du.