

Histocell euskal enpresak, birsortze-medikuntzarako zelula terapian aditua, akordioa sinatu du Ferrer farmazeutikarekin, belarriko kartilagoa birsortzeko zelula terapiarako sendagai berria garatzeko.
Proiektuaren helburua zelula terapia aurreraturako sendagaia garatzea da gero, teknika kirurgiko ez inbasiboen bitartez, belarriko kartilagoaren lesioetan erabiltzeko. Gaixoaren zelula ama mesenkimalek eta kartilagoa birsortzea sustatuko duen material biologiko batek osatuko dute azken produktua eta, ondorioz, kaltetutako artikulazioa osatzea eragingo dute.
Sendagai berriaren garapen prozesuaren barruan, Histocellek hura ekoiztuko du bere instalazioan, eta zelula terapiaren eremuan haren jakintza eta eskarmentua ekarriko dio garapenari. Bestetik, Ferrer farmazeutika izango da garapen preklinikoko fasearen arduraduna eta baita fase klinikoena eta nazio zein nazio arteko mailan produktua merkaturatzearena.
Julio Fonten hitzetan, Histocellen Zuzendari Orokorra, “akordio hau oso hitzarmen garrantzitsua da Histocellentzat”. “Hezur eta giltzaduren arloan burutzen ari garen ikerketa programa bultzatuko du eta kartilagoa birsortzeko eremuan garatu ditugun produktuak merkatura ateratzea ahalbidetuko ditu, gaixoen onerako", dio.
Histocell ehunen ingeniaritzan eta zelula terapian espezializatua dagoen eta Noray BG (Noray Biosciences Group) enpresa taldean dagoen enpresa bioteknologikoa da, Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuta dagoena. Bere Gela Zuriarentzat Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren “Zelula Terapiarako Sendagaien Laborategi Fabrikatzaile” ziurtagiria lortu duen bigarren espainiar enpresa da eta, horri esker, Europar Batasunean saldu ahal izango diren zelula terapiarako sendagaiak fabrikatu ahal izango ditu.
Ferrer, aldiz, eremu farmazeutikoan, ospitaletakoan, diagnosienean, kimika finekoan eta elikadurakoan jarduten duten konpainien nazioarteko talde bat da. 2009ko fakturazioak, 700 milioi euro ingurukoa, eta 90 herrialde baino gehiagotan jarduteak, Ferrer Espainiako talde farmazeutiko garrantzitsuenetarikoen eta hazkuntza eta etorkizun oparo eta sendoenetarikoa duen bat bilakatu dute.