

Histocell taldea
Histocell euskal enpresak Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)en sortu den Oinarri Teknologikodun Enpresa Onenari Abiatu X Urtemuga Sari Berezia jaso du. EHU-Abiatu programa sortu zenetik hamar urte igaro direlako eman da saria. Programa horren barruan, 41 enpresa sortu dira, horietatik 38 oraindik martxan daudenak eta goi-prestakuntza beharrezkoa duten 250 enplegu zuzen sortu dituztenak.
EHU-Abiatu programa Histocellen sorreran eta haztean oinarri sendoa izan zen, Biokabi bioinkubadorara eraman aurretik eta baita Bizkaiko Teknologia Parkea espazioan bere lekua bete ondoren.
Histocell Noray BG (Noray Biosciences Group) enpresa-taldean dagoen ehunen ingeniaritzan eta zelula-terapian espezializatutako enpresa da. Bere Gela Zuriarentzat Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren “Zelula Terapiarako Sendagaien Laborategi Fabrikatzaile” ziurtagiria lortu duen bigarren espainiar enpresa da eta, horri esker, Europar Batasunean saldu ahal izango diren zelula terapiarako sendagaiak fabrikatu ahal izango ditu.
Orain gutxi Ferrer sendagai-fabrikarekin akordioa sinatu du zelula-terapiarako sendagai berri bat garatzeko. Histocellek nazioartean hedatzeko prozesuarekin jarraitzen du orain, Singapurreko hainbat enpresarekin duela gutxi izan dituen bileren ondoren.