SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

CSIC eta Clinic Ospitalearekin batera terapia zelularrean oinarrituriko biriketako tratamendua garatu du Histocellek

Urtarrilak 19, 2012

CISC eta Clinic Ospitalearekin batera terapia zelularrean oinarrituriko biriketako tratamendua garatu du Histocellek

Histocell enpresak, medikuntza erregeneratiboan espezializatua, 3 milioi euro inbertitu ditu biriketako fibrosiarako sendagai zelularra garatzeko. Delako sendagaia, CSICeko (Zientzia Ikerketen Goi Kontseilua) Ana Serranok eta Clinic Ospitaleko Antoni Xaubetek 2004an hasitako ikerkuntzatik abiatu zen. Horren emaitzek erakutsi zuten birikietatik ateratako zenbait zelulek biriketako fibrosia zuten gaixoen biriketako funtzioa berreskuratzen laguntzen zutela.

Gaixotasuna duten lagunek hirutik bost urterako biziraupena dute sintomak hasten direnetik; eta, egun, ez dago tratamendu eraginkorrik. Lehenengo frogen arabera, transplante zelularra 100.000 pertsonetatik 15ek jasaten duten patologiari aurre egiteko irtenbidea izan daiteke.

Histocellen Zuzendariordearen arabera, Marta Acilu, "Histocellek garatzen ari den urteko merkatu mundiala 30.000 milioi eurokoa da".

Histocellek lehenengo fase klinikoak gain hartzen ditu. Horretarako, zelulak ekoizteko gela zuri bat du; eta, 2012an, CSICek Carlos III Osasun Institutuak (Instituto de Salud Carlos III) egindako programa klinikoaren emaitzak jakingo dira. Hurrengoko faseak positiboak badira, sendagaia zortzi urteren buruan merkatuan egongo litzateke.

Histocellek egindako inbertsioaz gain, Genoma Españak Innocash programaren bidez emandako 450.000 euro gehiago izango ditu. Helburua sendagaia lizentziatzea da enpresa farmazeutiko bati; eta, itzulkinak badaude, CSICek eta Bartzelonako Clinic Ospitaleak royaltyak izango dituzte.