SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Histocell eta Tecnalia elkarrekin dihardute lanean hezurrak birsortzen dituen sendagaia garatzeko

Urriak 20, 2010

Histocell


Tecnalia korporazio teknologikoak eta Histocell enpresa bioteknologikoak Biospain 2010 azokan -iragan irailean Iruñean ospatu zen- jakinarazi zuten, medikuntza birsortzailearen eremuan produktu berri bat garatzeko elkarrekin lan egiteko hitzarmen estrategikoa sinatu dutela.

Akordio horri esker, Tecnaliak biomaterialen eremuan eta Histocellek zelula-terapiaren eremuan dakitenari onura atera ahal izango zaio, hezur luzeko hezur akatsak osatzeko sendagaia lortu ahal izateko.

Euskal bi erakunderen helburua da urtero istripu traumatikoen edo hezurretako tumoreen ondorioz hezur masa galera handiak izaten dituzten 200.000tik gora diren gaixoei sendatzeko irtenbidea ematea da.

Hitzarmenak zentro teknologikoen eta enpresa pribatuaren arteko elkarlanaren paradigma berri bat osatzen du, biek erdibana finantzatuko baitute proiektua eta bien artean banatuko baitute jabetza eta haren emaitzen erabilera ere.

Diziplina anitzeko korporazioa da Tecnalia, pribatua eta independentea. Espainiako ikerketa aplikatuko lehen ikerketa zentro pribatua da, Europako bosgarrena. Bere diru-sarreren % 52 enpresa handienentzat eta ETE berritzaileentzat burututako jardueretatik dator, Tecnaliaren zerbitzuak eta produktuak erabiltzen dituztenak eta enpresa emaitzetan zein gizarte osoaren ondoizatean islatzen direnak.

Histocell Noray BG (Noray Biosciences Group) enpresa-taldean dagoen ehunen ingeniaritzan eta zelula-terapian espezializatutako enpresa da. Bere gela zuriarentzat Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren “Zelula Terapiarako Sendagaien Laborategi Fabrikatzaile” ziurtagiria lortu duen bigarren espainiar enpresa da eta, horri esker, Europar Batasunean saldu ahal izango diren zelula terapiarako sendagaiak fabrikatu ahal izango ditu. Histocellek proiektu hori Hezurren Birsortzea programa terapeutikoaren barruan sartu du , Salvat enpresa farmazeutikoaren laguntzarekin burutzen ari dena. Histocellen beste programa terapeutiko batzuk barne hartzen dute: Birsortze Artikularra, Orbaintzea eta Neurobirsorkuntza.