• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

BTIk AEBetan egindako Hopkins Biotech Network-eko nazioarteko jardunaldietan parte hartu du

Ekainak 9, 2009

laborategiko tresnak

BTI Biotechnology Institute euskal bioenpresaren ordezkari gisa joan zen Eduardo Anitua doktoreak hitzaldi bat eman zuen Hopkins Biotech Network erakunde amerikar ospetsuak (John Hopkins University) antolatutako nazioarteko jardunaldietan. Jardunaldiak maiatzean izan ziren Rockville-ko (Indiana, AEB) Montgomery County Campus-ean.

BTI Biotechnology Institute bioenpresak terapia birsortzailean egindako azken aurrerapenak aurkeztu zituen bere hitzaldian Eduardo Anitua doktoreak. Terapia birsortzailea da Arabako konpainiak egindako lan ikertzaile handiaren adierazle nagusietako bat, eta lan horren baitan hazkuntza-faktoreetan aberatsa den plasmaren (PRGF) teknika garatu dute: produktu bioteknologiko bat, zeinak gaixoarengandik eratorritako proteinak kontzentratzen baititu eta ehunen (hala nola, hezurra, muskulua, tendoia, azala edo kornea) birsorkuntza estimulatzen baitu.

BTIren teknologia hori aitzindaria da mundu osoan eta, teknologia horren bidez, zahartutako edo kaltetutako ehunak birsortu daitezke, teknika inbasiboetara jo beharrik gabe. Teknologia horrek aukera berri bat ireki du Terapia Birsortzailearen alorrean eta aplikazio ugari ditu, besteak beste, ahoko kirurgian, aurpegi-masailetako kirurgian, inplantologian, traumatologian, dermatologian, kirurgia plastikoan, kirol medikuntzan, oftalmologian edo kirurgian oro har.

Hauxe izan zen Eduardo Anitua doktoreak Hopkins Biotech Network-en nazioarteko jardunaldian emandako hitzaldian jorratu zuen beste gaietako bat: hazkuntza faktoreak zelula amekin (Stem Cells Therapies) erabiltzea matrize biologiko baten bidez zelula amen transplanterako, hau da, teknikoki ‘Scaffold’ gisa ezagutzen dena. Gai horiek guztiak John Hopkins University-ko Terapia Birsortzailearen Sailarekin egindako lan jardunaldi batzuetan eztabaidatu ziren. John Hopkins University alor horretako munduko zentro ospetsuenetariko bat da.