• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Donostia Ospitaleak Nature Genetics-en argitaratu duten dementziari buruzko nazioarteko ikerketa batean egin du lan

Martxoak 5, 2010

hosdonostia

Donostiako Donostia Ospitaleko hainbat ikertzailek parte hartu dute orain arte ezezaguna zen eta dementzia frontotenporalean eragina duen, dementzia guztien % 20 hartzen duen eta 65 urtetik gorakoen %1-%2 jasaten duen gaixotasun neurobegetatiboa, faktore genetiko bat aurkitu duen nazioarteko ikerketan. Ikerketak gaixotasuna atzeratzen edo arintzen lagun zezakeen. 20 herrialdetako 100 zentrok hartu dute parte eta Nature Genetics aldizkari zientifikoan argitaratu dute.

Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Dementzien eta Biodonostia Institutuko Neurozientzien arloko Unitateak hartu dute parte lanean, eta dementzia frontotenporala jasateko arriskua zekarren ezaugarri genetiko baten bila aritu dira. Horretarako, 600 gaixo baino gehiago aztertu dituzte eta 3.000 kontroletik gora egin dituzte.

Ikerketak faktore komuna aurkitu du – 7 kromosoman dagoen gen batean polimorfismo genetikoa – zeinak gaixotasuna azaltzeko zenbait alderdi alda ditzakeen. Beraz, gaixotasun horren adierazpenaren zenbait alderdi kontrolatzen duen faktore genetikoa da eta haren larritasun maila edo lehenago edo beranduago agertzea azal dezake.

Donostia Ospitaleko lana Adolfo López de Muiniainek eta Ainhoa Alzualdek zuzendu dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Carlos III Institutuaren eta Ilundain Fundazioaren dirua jaso du.

Adolfo López de Muniainek dio aurkikuntza gaixotasuna etorkizunean gutxiagotzeko abiapuntua dela: “Faktore hori aldatzeko gai izango bagina, gaixotasunaren adierazpena ere aldatzeko xedea izango genuke. Gene horren gehiegizko adierazpenak gaixotasuna larriagoa izatea eragiten du; beraz, haren funtzionamendua isilaraziko duen prozedura oro, teorian, gaixotasunaren aurkako tratamendua izan daiteke. Diana hori aurkitu izanak ez du esan nahi tratamendua daukagunik, baina badakigu zertan egin behar dugun lan".