SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Galdakaoko ospitaleak eta bost anbulatoriok telemedikuntzari buruzko proiektu bat aurkeztu dute asmatikoak kontrolatzeko

2011ko otsailaren 4an

argazki


Telemedikuntzari esker, Bizkaiko Eskualdearen Barrutiko gaixoek osasun zentroetara desplazamendua saihestuko dituzte. Hori da, hain zuzen, Galdakaoko Ospitaleak eta Arrigorriagako, Abadiñoko, Zornotzako, Durangoko eta Etxebarriko anbulatorioek garatzen ari diren proiektuaren xedea, azken horrek asma duten gaixoak kontrolatzea du helburu.

Telemedikuntzaren proiektuak gaixoei bere patologiari buruzko informazioa ematea ahalbidetuko du. Hala, horiek beren burua zaintzean parte hartu ahalko dute eta egunero zainduta egongo dira. Horretarako, PDA bat emango zaie. Egunero bost galdera dituen test bat jasoko dute, eta horien emaitzak eta fluxu-gailurraren neurketak ospitalera bidaliko dira.

Gailu horren bidez, zentroak informazio zehatza eta puntuala izango du honako honi buruz: gaixoaren arterien tentsioa, arnasketa maiztasuna, oxigenazioa, tenperatura, egunero ibiltzen duten distantzia, egoera klinikoa eta gaixoen eguneroko sintomak.Asma maizko gaixotasun kronikoa da eta osasun kostu eta intzidentzia altuak ditu: 5,5 kasu / 1.000 pertsona/urteko (6,8 emakumezkoak dira eta 4 gizonezkoa); hori dela eta, Osakidetzaren azken helburua arreta espezializatuaren kontsulta kopurua murriztea da, hori baita garestiena. Aldi berean, norberaren tratamenduari esker gaixoen egonaldiak murriztea espero da. Emaitzen arabera, Euskal Herriko beste osasun zentroetara hedatu ahal izango da.