SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Nahasmendu bipolarraren mania akutua tratatzeko entsegu kliniko europar aitzindarian parte hartu du Santiago Apóstol Ospitaleak

Abenduak 20, 2011

Nahasmendu bipolarraren mania akutua tratatzeko entsegu kliniko europar aitzindarian parte hartu du Santiago Apóstol Ospitaleak
MEMAP proiektuaren
CAIBER ikertzaileak

Vitoria-Gasteizko Nahasmendu bipolarraren mania akutua tratatzeko entsegu kliniko europar aitzindarian parte hartu du Santiago Apóstol Ospitaleak Arabako Unibertsitate Ospitalearen (AUO) egoitza da, eta MEMAP deituriko europar entsegu klinikoan parte hartu du. Delako entseguak metilfenidatoarekin tratatutako nahasmendu bipolarraren mania akutua ikertzen du, alegia, sintomak goiz kontrolatu ahal dezakeen sendagai psikoestimulatzailea.

Nahasmendu bipolarra populazioaren % 1,6ak duen gogo egoeraren gaixotasuna da, eta mania eta depresio egoerak sorrarazten ditu. Mania fasean, gaixoek gogo egoeraren goratze patologikoa izan ohi dute: sukortasuna, jokabidearen aldaketak eta, maiz, gaixotasunaren kontzientziazio ezaren ondorioz, tratamendu egokia oztopatzen du.

Mania lasaigarriekin tratatu ohi da eta egun batzuk igarota, oraindik eraginkorrak dira. Horren aurrean, esan dezakegu eragin psikoestimulatzailea duten sendagaiak azkarragoak dira sintoma maniakoaren kontrolerako eta ez dira lasaigarriak. Horren ondorioz, entsegu klinikoaren eraginkortasuna frogatu nahi da. Delako entsegua mania eredu fisiopatologikoan oinarritzen da eta nahasmendu bipolarraren fase maniakoan dauden gaixoen zaintzaren erregulazio egonkorra aditzera ematen du; hortaz, zaintzaren egonkortzearen sindromea sorrarazten du. Ereduaren arabera, sintoma maniakoen tratamendurako psikoestimulatzaileak egokiagoak dira lasaigarriekin alderatuta.

Ikerketaren helburu nagusiena da metilfenidatoa plazeboa baino askoz eraginkorragoa dela frogatzea 2,5 eguneko tratamendu eta geroko sintoma maniakoen tratamendurako.

Ikerketan bost herritako 7 zentro hartu dute parte: Alemania, Belgika, Hungaria, Portugal eta Espainia, eta guztira, 100 gaixo dituzte. Espainiak 25 gaixo ditu eta CAIBERek (Entsegu Klinikoetarako Espainiar Plataforma) koordinatzen ditu. Horren barruan honako hauek daude: Madrilgo Princesa Unibertsitate Ospitalea, Bartzelonako Clinic i Provincial eta Sant Pau eta Santiago Apóstol Ospitalea. Azken hori, Ana González Pintok zuzentzen duen Buruko Osasuneko Ikerkuntza Sailaren bidez, gaixotasunaren fase maniakoan dauden bost gaixo barne sartu ditu.